Idoia Mendia Radio Euskadiko “Boulevard” saioan elkarrizketatu dute
Euskal Sozialisten idazkari nagusiak, Idoia Mendiak, azaldu du Madrilgo Komunitateko presidente Cristina Cifuentesek Itun Ekonomikoaren inguruan “entzun duenaren arabera” hitz egin duela, eta eskatu dio euskal finantzaketa-sistema “errespeta dezala”, ez baita “pribilejio bat". Mendiak hitz egin du Cifuentesek esandakoaren inguruan; izan ere, Euskadik eta Nafarroak zerga-sistema “mesedegarria” dutela azaldu zuen, "eta gainontzeko erkidego historikoekiko diskriminazioa dela" esan zuen; hori dela eta, "eredua berritzearen" alde egin du Mendiak, eta ez “beste fronte bat irekitzearen alde", “ biztanle gehiago dituzten erkidegoetan kalte txikiagoa egitearren”.
Radio Euskadin egindako elkarrizketan (Europa Pressek jaso du), Mendiak esan du Itun Ekonomikoaren inguruan “kondairak daudela eta ez dutela ondo ezagutzen”
“Jende askok, gehiegik, baita Estatuko eta autonomia erkidegoetako eta alderdi politikoetako arduradun nagusi askok ere, entzuten dutenaren arabera hitz egiten dute”, salatu du.
Gaineratu duenez, egoera horien aurrean, arduradun politikoek eta erakunde-arduradunek informatu behar dute "hitz egin aurretik".
Euskal Sozialisten idazkari nagusiak Cristina Cifuentesi buruz hitz egin du: “Espainian ardurak dituen edozein pertsonari, Itun Ekonomikoa finantzatzeko beste formula bat baino ez da, ez da pribilejio bat, batzuek aditzera eman nahi duten moduan”.
“Formula ezberdin bat da, aspaldikoa da, XIX. mendekoa, egia da, baina alde bakarreko arriskua duen formula da. Hau da, geuk Euskadi aurrera ateratzeko gaitasuna dugu Itun Ekonomikoak ematen dizkigun baliabideekin”, argitu du.
Azaldu duenaren arabera, euskal ekonomia “oso oker badoa” eta diru-sarrerak “asko murrizten badira”, Euskadi “egoera oso okerra izango luke”. “Baina ezingo genuke beste autonomia erkidego batzuek dituzten eta une honetan erabiltzen dituzten beste finantzaketa-funts batzuetara jo”, aipatu du.
Hori dela eta, “errespetua "eskatu du, eta gogoratu du “Espainiako Konstituzioak sistema hori jaso duela, eta baliogarria dela egun, iraganean zen moduan”. Mendiaren ustez, Cifuentesek esandakoa “ez-jakintzaren ondorio bat da”, bestela “arriskua izango litzateke eta”.
Gainera, PSOEren “Granadako agiria” izenekoak Itun Ekonomikoa jasotzen duela, eta “sozialistek ez dutela inoiz zalantzari izan sistema horren inguruan”, argitu du. “Eta ez dugu inoiz zalantzarik izango”, esan du amaitzeko.
Erreforma federala
Mendiaren ustez, “interesgarria” litzateke EAJren eta PSOEren arteko ituna hurrengo legegintzaldirako, eta jeltzaleek konstituzio-erreforman parte hartu beharko lukete, "horrek Espainian aukerarako bidea irekiko bailuke".
Bestalde, Mendiak baieztatu du Iñigo URKULLU lehendakaria eta PSOEko idazkari nagusi Pedro Sánchez uztailaren 17an bilduko direla. "Erakunde-topaketa" bat izango da, eta oposizioaren buruak Euskadi bisitatuko duenez gauzatuko dute.
Radio Euskadin egindako elkarrizketan (Europa Pressek jaso du), EUSKAL SOZIALISTEN idazkari nagusiak URKULLUK orain dela gutxi esandakoaz hitz egin du: “hurrengo legegintzaldian PSOErekin ituna egin nahi zituela” esan zuen. Horren inguruan Mendiak esan du “beti dela interesgarria” nazionalismoak akordiorako aukerak eskaintzea, sozialistek hurrengo legegintzaldian gai anitz proposatu nahi dituztelako.
Gogoratu du PSOEk konstituzioa aldatzeko proposamen bat duela, eta “garrantzitsua da” denek, nazionalistek barne, horretan parte hartzea “adostasunak biltzeko eta Espainian datozen 30 edo 40 urtean izango dugun bizikidetza-esparrua lortzeko".
Konstituzioa Berritzeko Batzordean EAJk parte hartzea, URKULLUK aditzera eman zuen moduan, “interesgarria da” Mendiaren ustez, “Espainian aukeretarako tartea irekiko genuke hurrengo legegintzaldian Konstituzioa berritzeko batzordeak lanei ekiten badie. EAJk edo Kataluniako alderdi nazionalistek Konstituzioa erreformatzeko proposamenean parte hartzea positiboa da”, aipatu du.
Mendiaren iritziz, “Katalunia nola dagoen ikusi baino ez dugu egin behar, liskarren bidea da, eta Espainiako Gobernuak ez du hitz egin nahi". Hori dela eta, “elkarrizketarako, topaketarako eta adostasunak bilatzeko esparrua ona izango da Espainian". “Horrez gain, guk konstituzioaren erreformaren aldekoak gara uste dugulako erakunde-arkitektura osoa hobeto funtziona dezakeela”, gaineratu du.
Dena dela,PSE eta EAJ alderdiek Euskadin adostutako akordioak eta estatu mailan horiek zabaltzeko aukera bereizi ditu. “Bi gauza dira, bi esparru dira”, azaldu du.