Idoia Mendia Radio Popularren elkarrizketatu dute
Idoia Mendia Radio Popularren elkarrizketatu dute
Euskal Sozialisten idazkari nagusiak, Idoia Mendiak, aldeztu egin du PSE-EEk izan zuen jarrera EAJrekiko Andoaingo akordioa hautsi ostean eta, bere ustez, alderdiak modu "leial eta garbian" jokatu zuen Gasteizko Alkatetzarako EAJko hautagaiari, Gorka Urtarani, ez ziola emango botoa iragarri zuenean; jeltzaleek, aldiz, ez zuten Andoainen modu berean jokatu.
Mendiak azaldu du Euskal Sozialistek ez zekitela zer gertatuko zen Gipuzkoako udalerri horretan; EAJko zerrendetako independenteak ez zuen alderdiaren jarraibideek agindutako bete eta ez zion hautagai sozialistari botoa eman. Dena dela, ostiralean eta larunbatean EAJk jeltzaleek PSEri emango ziotela botoa esan zuen, alderdi biek izenpetutako itunean finkatuta zegoen bezala.
Idazkari nagusiak esan du akordioa hautsi dutela, "eta bazekitela leku horrek garrantzi berezia zuela, batez ere Gipuzkoan, herritarrek argi esan baitzuten ez zutela nahi Bilduk erakundeak goberna zitzala”.
Mendiak azaldu du PSE-EE eta EAJren arteko akordioa ez dela legebiltzarrera zabalduko, eta berriz eskatu dio Urkullu lehendakariari “ez dezala arreta galdu estatusaren edo independentziaren inguruan”, eta lan egin dezala krisi ekonomikoak utzi dizkigun “zauriak eta erronkak” gain hartzeko. Horretan egingo dute lan Sozialistek, esaterako, atzo Euskadiko Etxebizitzaren Legea onestea lortu zuten; lege horren arabera, etxebizitza eskubide subjektibo bat da, administrazioen eta epaitegien aurrean erreklamatzeko modukoa.
PSE-EEko idazkari nagusiaren, Idoia Mendiaren ustez, gauzak argi daude Arabako PSE-EEko idazkari nagusiorde Txarli Prietoren eta Poliziako zuzendari nagusiorde Victor García Hidalgoren aurkako salaketak direla-eta, horregatik, “ondo amaituko dutelakoan” dago. Dena dela, inputatzen badituzte eta ahozko epaiketa egiten bada, karguak utzi beharko dituzte. “PSE-EEk kode etiko bat du, Alderdi Sozialistako kide guztiek sinatu dute eta, bereziki, alderdian eta erakundeetan ardurak dituztenek”, gaineratu du.