Prentsa-aretoa

Berriak

Idoia Mendia Save the Childrenekin ados dago: Euskadin familia-politika baten beharra dugu

Idoia Mendia eta Eva Silván, Euskadiko Save the childreneko lurralde-arduraduna  [Argazkia: Euskal Sozialistak]
Idoia Mendia eta Eva Silván, Euskadiko Save the childreneko lurralde-arduraduna [Argazkia: Euskal Sozialistak]

PSE-EEko idazkari nagusia, Idoia Mendia, gaur bildu da Save the Childreneko ordezkariekin ezagutzeko zer lan egiten duten Euskadin eta zer lan-proposamen egiten dituzten haurren esparruan.  Idoia Mendia ados dago Save the Childreneko Euskadiko arduradunarekin, Eva Silvanekin: haurrekiko konpromisoak eskatzen duela gizartean onartzea oso garrantzitsua dela haurrak babestea eta erakundeek eta alderdi politikoek euren ongizatea bermatu behar dutela.  Eta, hortaz, haurtzaroak leku pribilegiatua izan behar du jarduera politikoan.

Save The Childrenek Euskal Sozialisten idazkari nagusiari azaldu dio haurtzaroa dela pobrezia-arriskurik handiena duen taldea, eta Euskadiko Behar Sozialen Inkestaren datuak gogoratu ditu. Horien arabera, haurren % 16 (55.000 haur gutxi gorabehera), oinarrizko beharrak asetzeko horrenbeste diru-sarrerarik ez dituzten familietan bizi dira.

Idoia Mendiak esan du Sozialistok seme-alabak dituzten familienganako babesa eskainiko duen eredurantz egingo dutela eta nabarmendu gizarte-babeserako euskal sistemak funtzio garrantzitsua duela eta laguntzarako neurri zabalak jasoko dituen familia-politika beharrezkoa dugula. Gainera, neurri horiek ezinbestekoak dira jaiotze-tasa txikiari eta etengabeko zahartzeari aurre egiteko, euskal gizarteak aurrean duen arazo larrienetako bat baita.  Euskadik, horrez gain, etengabe ebaluatu beharko ditu bere familia-politikak helburuak betetzen dituzten edo ez zehaztearren.

PSE-EE ados dago Save The Childrenekin, antolakundeak finkatutako hiru lerro estrategikotan egin behar dela lan:  pobreziari aurre egitea, adingabeen aurkako indarkeriaren aurka jokatzea haur migratzaileak babestea. 

Beste berri batzuk...

Iruzkinak