Idoia Mendia: “Sozialistok herrialdea eusten duen zutabe nagusia gara”
PSE-EEko idazkari nagusiak, Idoia Mendiak, ohartarazi du gaur Irunen euren burua sozialdemokratatzat hartzen dutenen inguruan, eta sozialistek eskubideak eta aukera-berdintasuna aldezten dutela ziurtatu du; langileak , erretiratuak eta Mariano Rajoyren eta PPren murrizketak gehien jasan dituztenak dira bere kezka nagusia.
“Ez utzi iruzur egiten euren burua sozialdemokratatzat hartzen dutenenei. Gure, sozialiston, eta populisten arteko aldea da guk lan egiten dugula desberdintasunekin amaitzeko, dena ondo joan dadin”, ziurtatu du herriko alkate José Antonio Santanorekin, eta Odón Elorza Gipuzkoako Diputatuen Kongresurako zerrendaburuarekin egindako ekitaldian.
Idoia Mendiaren arabera, "sozialistok gara herrialdea eusten duen zutabe nagusia, eta populistak boterearen aurka daudela esaten dute baina boterea nahi dute kosta ala kosta”.