Prentsa-aretoa

Berriak

Idoia Mendia, Susana Corcuera eta Natalia Rojo izango dira euskal hauteskundeetako hautagaitzen zerrendaburuak

 PSE-EEren Batzorde Exekutiboa. [Argazkia: Euskal Sozialistak]
PSE-EEren Batzorde Exekutiboa. [Argazkia: Euskal Sozialistak]

PSE-EEko Bizkaiko, Gipuzkoako eta Arabako Batzorde Exekutiboek arratsaldean onetsi dituzte udazkenerako euskal hauteskundeetarako zerrendak. Idoia Mendiak Euskal Sozialisten idazkari nagusia eta Susana Corcuera eta Natalia Rojo legebiltzarkideak izango dira zerrendaburuak.  Tokiko Taldeen proposamenetarako aldiaren ostean hartutako erabakia historikoa da Euskadiko Alderdi Sozialistarentzat, lehendabiziko aldiz jarri baititu hiru emakume hauteskunde autonomikoen zerrenden buruan; horri esker, emakumezkoak lehendabiziko mailan kokatu ditu.

Idoia Mendia, Susana Corcuera eta Natalia Rojo aukeratua, gainera, Euskal Sozialistek 2014ko iraileko kongresuetan hasitako berritzeko prozesua berresten da; orain arteko egin diren hauteskundeetan ikusi denez.  Hurrengo hauteskundeetako PSE-EEren hautagaitzako zerrendaburuak ez dira hiru lurraldeetako batean ere zerrendaburu izan, baina hirurek esperientzia luzea dute Euskal Legebiltzarrean.

Probintzietako Batzorde Exekutiboek gaur onetsitako zerrendak Euskadiko Zerrenden eta Biltzar Ttipiak berretsi beharko ditu; uztailaren 20an, asteazkena, bilduko dira.  Hortik aurrera, organo federalek izango dute behin betiko berrespenaren ardura.


HAUTESKUNDE-ZERRENDAK

BIZKAIA.

1. Idoia Mendia. Bilbo, 1965. Deustuko Unibertsitatean Zuzenbidean lizentziaduna, eta Amsterdameko Unibertsitatean nazioarteko eta europar harremanen graduatu ondokoa egin zuen.  Bruselan denboraldi batez Europar Batzorderako lan egin ondoren, 1994an Bilbora itzuli zen. Bilbon abokatu-bulegoa ireki, eta abokatu lanari ekin zion.  27 urte zituela PSE-EEn afiliatu zen, eta 37 urterekin, 2002. urtean, politikan hasi zen eta Eusko Legebiltzarrean aulki bat izan zuen.  Hurrengo urtetik aurrera, lan hori eta Barrikako zinegotzi lana bateratu zituen. 2009era arte egon zen Barrikako udalean, urte hartako hauteskundeetan Euskadin aldaketa gertatu zen arte.  Patxi Lopezen gobernuan bozeramaile eta Justizia eta Herri Administrazioko sailburu lanak egin zituen, eta bi hilabetez, Herrizaingo sailburu izan zen Rodolfo Aresen ordez.  2014ko irailean Euskal Sozialisten idazkari nagusi hautatu  zuten (% 85,6 boto lortu zituen), PSE-EEren lehen hauteskunde primarioetan.

2. José Antonio Pastor. Ortuella. Lehen Hezkuntzako irakaslea da eta Deusto Business Schoolen Ekintzailetza Publikoko lidergo ikasketa egin zituen.  1977an Euskadiko Alderdi Sozialistan sartu zen, eta 1983an Ortuellako Udaleko zinegotzi izendatu zuten. Herri horretako alkatea izan zen 1987tik 2003ra. Bizkaiko Sozialisten idazkari nagusia (2002-2014) eta PSE-EEko Batzorde Exekutiboko bozeramailea izan da (2009-2012).  Bizkaiko Batzar Nagusien ahaldun izan zen (2003-2009).  2005etik eta egun arte, Euskal Sozialisten bozeramailea da Eusko Legebiltzarrean.

3. Alexia Castelo. Bilbo, 1969. Zuzenbidean lizentziatu zen Deustuko Unibertsitatean eta abokatu egiten du lan.  Aholkularitza Fiskaleko masterra du (Negozioen Nazioarteko Eskola) eta Giza Baliabideetako, Ikuskaritzako eta Kudeaketa Kontroleko Gradua egin zuen Madrilgo Unibertsitate Politeknikoan.  Sestaoko Udaleko zinegotzia izan zen (1999-2015), eta Udal Talde Sozialistako bozeramailea zen, baita lehen alkateordea ere.  Egun, Bizkaiko Batzar Nagusietako Euskal Sozialisten Taldeko bozeramaile atxikia eta Bizkaiko PSE-EEko Ikasketen eta Programen idazkaria da.

4. Jon Azkue. Getaria, 1953. Nautikan lizentziatu zen Portugaleteko Nautikako Goi mailako Eskolan.  Itsas Salbamendurako kontrolatzaile egin du lan, eta euskal, espainiar eta europar sindikatuetan zenbait kargu izan ditu (CCOOko Itsas Sektoreko idazkari nagusia, ETFko Batzorde Exekutiboa, besteak beste), baita Lanaren Nazioarteko Erakundean ere.  Arrantza eta Elikadura Industrietako sailburuordea izan zen, eta egun, Euskal Sozialisten legebiltzarkidea eta PSE-EEko Batzar Ttipiko kide da.

5. Nora Abete. Barakaldo, 1985. Zientzia Politikoetan eta Nazioarteko Administrazio eta Harremanean lizentziatu zen, eta European Studies-Comunity Advisor and Proyect Consultant masterra du.  Italiak Bilbon duen Kontsulatuan, Italiako Merkataritza Ganberan (Brusela) eta Batz S. Kooperatibako Esportazioen Sailean egin du lan.  Eusko Jaurlaritzako Kanpoko Ekintzako idazkari nagusia izan zen, eta Akitania-Euskadi Euro-eskualdean ere aritu da.  Egun, Bizkaiko Foru Aldundian egiten du lan.

6. Jesús Losada. Monterroson (Lugo) jaio zen 1961n, bi urte zituenetik bizi da Barakaldon.  Lanbide Heziketan Eraikuntzako eta Obra Zibileko irakasle da.  1981etik 2007ra Barakaldoko Minas Bigarren Hezkuntzako Institutuan lan egin zuen.  2007an Barakaldoko Nicolas Larburu Goi-mailako Lanbide Heziketako Berariazko Institutuan hasi zen, eta 2009tik hango zuzendaria da.  2014ik Ikaslan Bizkaiko presidentea da, eta Lanbide Heziketako Euskal Kontseiluko kide izan da.  Egun, PSE-EEko Batzorde Exekutiboko Lurralde Antolaketako, Mugikortasuneko, Azpiegituretako eta Jasangarritasuneko idazkaria ere bada.

7. Arantza Leturiondo. Soraluze, 1956. Zuzenbidean lizentziatu zen Deustuko Unibertsitatean.  Administrazio Orokorreko teknikari, Lurralde Politikoko eta Giza Eskubideetako zuzendari izan da Bizkaiko zenbait udaletan, eta Eusko Jaurlaritzako Ingurumeneko sailburuordea izan da, baita Lurralde Antolaketako eta  Hirigintzako zuzendaria eta Ingurumeneko aholkularia ere.  Bizkaiko elkargoko kide da eta abokatu egiten du lan. Ihobeko presidenteordea eta EVE Administrazio Kontseiluko kide da.  Egun, karrerako funtzionario da Galdakaoko udalean.

8. Aitor Casado
9. Carmen Díaz. 10. Iván Calderón. 11. Isabel Cadaval. 12. Nacho Rodríguez. 13. Liz Justel. 14. Víctor Trimiño. 15. Aitana López. 16. David Salso. 17. Margarita Calvo. 18. Alberto Alonso. 19. Maitana Martinez. 20. Juan Carlos Soto. 21. Ana Berta Campo. 22. Goyo Borge. 23. Lorena López. 24. Tontxu Rodríguez. 25. Isabel Celaá Diéguez. 



ARABA

1. Natalia Rojo Solana. Gasteiz, 1977. Zientzia Politiketan eta Soziologian lizentziatu zen Deustuko Unibertsitatean.  Europar Ikasketetako masterra du.  2005etik Euskal Sozialisten Taldeko legebiltzarkidea da. Azken legegintzaldian nabarmendu du Ingurumenaren eta Lurralde Politikaren inguruan egin duen lanagatik.  Gizarte Mugimenduen Idazkaritzan Euskadiko Batzorde Exekutiboko kide da.  Gasteizko Udaleko zinegotzi izan da (2003/-2005).

2. Txarli Prieto San Vicente. Gasteiz, 1957. Enpresen Kudeaketan eta Zuzendaritzan lizentziatu zen.  2011ko azarotik Euskal Sozialistak Taldeko idazkari nagusia da. Euskal legebiltzarkidea (2009-2016).  PSOE-ko Batzorde Federaleko kidea. Arabako Biltzar Nagusietako presidenteordea (1999-2003). Arabako Biltzar Nagusietako bozeramailea (2003-2011). Arabako PSE-EE-ko idazkari nagusia (2005-2014)

3. Gloria Sánchez Martín. Madrilen, 1959ko maiatzaren 26an jaio zen. Comillaseko Unibertsitateko I.C.A.D.E.n Zuzenbidean eta Enpresa Zientzietan lizentziatu zen (Madril). Euskal Sozialistak Taldeko legebiltzarkidea (2012-2016). Lan Ikuskarien eta Gizarte Segurantzako Goi Ataleko karrerako funtzionario da.  A Taldea. Laneko Zuzendari Probintziala, Gizarte Segurantza eta Gizarte Gaiak Araban (1992-1996).  Gobernuko ordezkariordea (2004-2012).

4. Mikel Unzalu Hermosa. Vitoria-Gasteiz, 1956. Irakaslea.  Lan Sozietate bateko kudeatzailea da.  Euskal Sozialistak taldeko legebiltzarkidea (2009-2016).  EITBko aholkularia izan zen Eusko Legebiltzarra ordezkatzeko (2013-2016).  Arabako PSE-EE-ko idazkari nagusia (1984-1991). PSE-EE-ko Antolakuntzarako idazkariorde nagusia (1991-1993). EEko zinegotzia Gasteizko Udalean (1987/-1991). Arabako Biltzar Nagusietako EEko prokuradorea (1991-1995).

5. Nora Igartua Ugarte.  Vitoria-Gasteiz, 1974. Historian lizentziatu zen UPV-EHUn (1997).  Erdi Aroko Historiari buruzko Erasmusa egin zuen Université de Toulouse-le-Mirailen.  Botere, Gizarte Harreman eta Eguneroko Bizitza Erdi Aroan eta Mundu Modernoan Ikasketa Aurreratuen diploma du (2002).  IGA (2002). Eusko Legebiltzarreko talde sozialistaren laguntzailea (2009-2016).  Arabako Batzorde Exekutiboko Trebakuntza, Kultura eta Euskarako idazkaria.  UEU-Udako Euskal Unibertsitateko dokumentalista (2000).  Ikerketarako bekadun Arabako Foru Aldundian (1999-2000) eta UPV-EHUn (2002).  UHUNko Historiako irakaslea (2003).  Espainierako irakaslea Volkshochschulen (Helduentzako eskola) eta Bad Mergetheimen (Alemania), 2005.

6. Juan Jesús Merchán. Barakaldo. Ontzidi zibilean diplomatua eta merkataritzako ontzidiko pilotua da.  (Nautika eta Itsasontzi-makineriaren Goi Eskola Teknikoa).  Itsas eta portuetako enpresei eta itsas zuzenbideari buruzko masterra.  Itsas sektoreko enpresa pribatu batean egiten du lan.

7. Rosa Fresno Asensio. 1963.  Haur Hezkuntza eta haurtzaindegi tituluduna da.  2014ko irailaren 22tik Euskal Sozialisten Taldeko legebiltzarkidea da. Arabako Batzorde Exekutiboko kide da.  Idazkari nagusi Arabar Errioxan.  Adinekoen egoitza batean egiten du lan.

8. Daniel Sanderos Oraá. 9. Saioa Beistegui Liberal. 10. Alberto Alonso Martín. 11. Rebeca Martín Miguel. 12. Igor Salazar Ochoa. 13. Eva Aisa Andino. 14. Roberto González Cabrera. 15. Pilar Conde Alfarez. 16 Jose Luis Lombert Bejarán. 17. Mari Carmen Gómez Preciado. 18. Borja Rodríguez Ramajo. 19. Nagore Gutiérrez Ruiz. 20. Txema Sánchez Miguel. 21. Esther Martínez Fernández. 22. Manu Velasco Álvarez. 23. Laura del Cura Sancho. 24 David Romero Campos. 25. Arantza Ruiz Huidobro.

GIPUZKOA.

1. Susana Corcuera Leunda. Donostia, 1963. Zuzenbidean lizentziaduna.  Euskal legebiltzarkidea (2009-2012 eta 2012-2016). Donostiako Udaleko zinegotzia (1987-2010).  Enrique Casas Talde Sozialistako presidentea eta Gipuzkoako PSE-EEko Erakunde idazkaria.

2. Eneko Andueza Lorenzo. Eibar, 1979. Zientzia Politikoetan eta Administrazioan lizentziaduna da.  Gipuzkoako Batzar Nagusietako Euskal Sozialista Taldearen bozeramailea. Eibarko Udaleko zinegotzia (2008-2016). Eibarreko Talde Sozialistako idazkari nagusia. Euskalduna.

3. Rafaela Romero Pozo. Quintana de la Serena (Badajoz), 1972. Zuzenbidean lizentziatu zen eta Administrazio Zuzenbidean, Enpresa mailan eta zibila, espezializatu da.  VII. Legegintzaldian Gipuzkoako Batzar Nagusietako presidentea izan zen.  Gipuzkoako Batzar Nagusietako Euskal Sozialistak Taldeko bozeramailea (2011-2015) eta Arrasateko Udaleko (1995-1998) eta Pasaiako Udaleko (2003-2006) zinegotzi izan da.

4. Miren Gallastegui Oyarzábal. Eibar, 1961. Zuzenbidean lizentziatua da eta abokatua da.  Eibarreko Udaleko zinegotzia (1995-2015), Antzuolako Udaleko zinegotzia (2015- ) eta Euskal legebiltzarkidea (2009-2012, 2012-2016) izan da.

5. Patxi Elola Azpeitia Zarautz, 1956. Merkataritza peritutza ikasi zuen.  Zarautzeko zinegotzia (1999-2015).  Eusko Legebiltzarkidea (2015-2016).  Euskalduna.

6. Harkaitz Millan. Donostia, 1979. Historian lizentziaduna.  Batxilergoko irakaslea.  Donostiako Udaleko zinegotzia (2003-2007). Lehen alkateordearen aholkularia eta Sustapen Ekonomikoko, Ostalaritza Merkataritzako eta Turismoko zinegotzia (2015- ). Euskalduna.

7. Azahara Domínguez Urtizberea. Irun, 1990. Soziologia eta Zuzenbideko ikaslea.  Euskadiko Gazteen idazkari nagusia (JSE-EGAZ) eta PSE-EEko Batzorde Exekutiboko kide.  Euskalduna.

8. Isaac Palencia. 9. Patricia Borinaga. 10. Mikel Maestro. 11. Lourdes Acebedo. 12. Ricardo Crespo. 13. Maider Lainez. 14. Óscar Valbuena. 15. Juani Fernández. 16. Óscar García. 17. Mónica Martínez. 18. Iker Sanz Gabiña. 19. Eva Álvarez. 20. Iñaki Ruiz. 21 Ana Priede. 22. Bixen Itxaso. 23 Janire Igoa. 24 Blanca Roncal. 25 Miguel Buen.

Beste berri batzuk...

Iruzkinak