Prentsa-aretoa

Berriak

Idoia Mendia: “Txiki Benegas militante sozialista baino gehiago izan zen, askatasunaren militantea izan zen”

PSE-EEko idazkari nagusiak, Idoia Mendiak, nabarmendu egin du Benegasek “aztar sakona utzi duela”,  eta memoria horrek “luze iraungo duela" iragarri du.

“Har gogoratzea, herri honetako oraingo historia birpasatzea da,  Euskadin eta Espainian askatasunaren alde egin den borroka gogoratzea da”, azpimarratu du PSEko agintariak. Horrez gain, Benegas “behin-betiko bultzada" eman ziola EUSKAL SOZIALISTEN idazkari nagusi izateko aukera onartzeko orduan.

Bakartxo Tejeria Euskal parlamentuko presidentea, Estefanía Beltrán de Heredia Segurtasuneko euskal sailburua, Susana Díez Andaluziako presidentea, Javier Fernández Asturiasekoa eta Miquel Iceta PSCko burua eta Patxi Lope zeta Andonio Ardanza lehendakari ohiak izan dira ekitaldian.  EUSKAL SOZIALISTEN ordezkari askoren babesa jaso dute Maite alargunak eta Pablo eta Teresa seme-alabek; besteak beste, ondokoen babesa: PATXI LOPEZ lehendakari ohia, Gipuzkoako PSEko idazkari nagusi Iñaki Arriola eta Eusko Legebiltzarreko PSEko ordezkari José Antonio Pastor, eta PSOEko Batzorde Exekutiboko kide Micaela Navarro eta César Luena.

Beste alderdi batzuetako ordezkariak ere han izan dira, esaterako, Bizkaiko EAJko presidente Itxaso Atutxa eta EAJko Erakunde Arloko arduradun Koldo Mediavilla, Gipuzkoako PPko presidente Borja Sémper, Amaiurreko diputatu Rafa Larreina, UPyDko parlamentari Gorka Maneiro, Podemoseko ordezkari Jone Cisnero, Convergencia Democrática de Cataluñako kide Manuel Plana eta Unio Democratica de Cataluñako Josep Sanchez Llibre.

UGTko zenbait ordezkari, adibidez, Cándido Méndez, Nicolas Redondo eta Raúl Arza, eta CCOO sindikatuko Mikel Telletexea ere bertaratu dira.  Zuzenketen esparruko Juli eta Alex Ubago musikaria ere han izan dira.

Benegas “erreferente politiko eta morala izan zen pertsona askorentzat”, nabarmendu du Mendiak, eta “Alderdi Sozialistako militante bat baino gehiago izan zen, askatasunaren aldeko militantea ere izan baitzen”, azaldu du, “horixe baitzen bere benetako aberria”. Halaber, “bere belaunaldiko beste gizon eta emakume handirekin batera demokraziaren eraikin handia eraiki zuen”, aipatu du idazkariak.

“Terroristak bonbekin aberri hori dinamitatzen saiatu baziren ere, Txiki bezalako gizonen ausardiari eta irmotasunari esker, terrorismoa garaitzen lortu dugu.  Bizitza osoa eman zuen askatasunarena berriaren alde egiten, baina ez zuen behin betiko konkistatu orain dela lau urteko urrira arte”, gaineratu du PSEko agintariak.

Mendiak azpimarratu du Benegasek “argi zuela desberdinen arteko akordioa ezinbestekoa zela demokrazia sendo batean”.  "Horri esker sortu ziren Konstituzioa eta Estatutua, eta aurrerapena eta ongizatea ekarri digute.  Horren ondorioz sortu zen Ajuria Eneko Ituna, eta hortik abiatuta hasi ginen demokratok ETAren alde batzen eta ETAri aurka egiten.  Eta horren ondorioz sortu ziren gaur ditugun zenbait lege progresista eta aurreratu”, aipatu du.

Horrez gain, “nagusiek utzitako lekukoa hartu eta markatutako bideari ekin behar diogula” dio, “nahiz eta egungo egoeran arazo eta zalantza handiak izan”.

“Krisitik irteteko euren zorira biktimarik bidean utzi gabe.  Gizarte bidezkoago bat eraikitzeko, eta ez bi abiadura dituen herria.  Herritar aske izateko, eta ez etxean atzerritar diren herritar.  Desberdintasunen arteko bizikidetza bermatzeko, eta ez berdinen arteko mugak sortzeko”, eskatu du Mendiak.

Pedro Sánchez

PSOEko idazkariak Benegasen figura aldarrikatzeaz gain, "zubi asko hautsita dugun edo hausteko arriskua duten garaian" bere figura indarrean dela dio; izan ere, “politika egokia, elkarrizketaren eta akordioaren politika egin zuen, eta horri esker, 1978ko Konstituzioa eta Moncloako ituna egin ziren, Toledoko Itunaren bidez pentsioak bermatu ziren eta Europar Batasunean integratzeko aukera izan genuen; demokraten arteko elkarrizketaren politikak, gainera, ETAren amaiera ekarri zuen”.

“Politika onak lagunduko digu Espainia berriz aldatzen, guztion artean, eta ez batzuk beste batzuen aurka jarriz; eta horixe da Moncloan abendutik aurrera abian jarri nahi dudan politika”, azpimarratu du.

Sanchezek Benegasen eta bere “ametsaz“ hitz egin du: “eskubide eta askatasun kuota handiagoak lortzekoa, gizarte bidezkoagoa eraikitzeko proiektuarena, gizarte zintzoa eraikitzearena, non inor ez den beste norbait baino gehiago izango, non gutxi batzuen eskubideak ez diren gehiengoaren miseriaren truke irabaziko, gizarte bat non ez den inor bazterketaren arekan geldituko".

Bestalde, Alfonso Guerrak gogoratu du Benegas “adiskide mina eta politikari bikaina” zela, “alderdi guztietako pertsonak errespetatu zituela eta, gainera alderdia zuzendu zuela PSOEren urte onenetan".

Euskal Sozialisten idazkari nagusi Idoia Mendiak, PSOEko idazkari nagusi Pedro Sanchezek, Alfonso Guerra agintari sozialista historikoak eta Gobernuko presidente ohi Felipe Gonzalezek parte hartuko dute Jose María “Txiki” Benegasen omenez egingo den ekitaldian. Abuztuaren 25ean hil zen, eta ekitaldia urriaren 10ean, larunbata, egingo da.

Ekitaldian 600 bat pertsona izango direla aurreikusi da, eta euskal parlamentuetako kideak, sindikatuak eta Estatuko gainontzeko alderdiak gonbidatu dituzte.

Bakartxo Tejeria Euskal parlamentuko presidenteak, Estefanía Beltrán de Heredia Segurtasuneko euskal sailburuak, Susana Díez Andaluziako presidenteak, Javier Fernández Asturiasekoak eta Miquel Iceta PSCko buruak bertaratuko direla jakinarazi dute.

Euskadin Benegasi egingo zaion lehen omenaldia da. Irailaren 4an beste bat egin zioten PSOEren egoitzan (Ferraz kalean), eta han izan ziren Maite alarguna, seme-alabak Pablo eta Teresa eta hainbat agintari sozialista.

Handik aurrera, PSOEren egoitzaren bilera-areto bati Benegas izena jarriko diote, beste agintari sozialista historiko batzuekin batera: Pablo Iglesias, Ramón Rubial, Alfonso Rerales edo Pedro Zerolo.

Ekitaldia zuzenean ikusi ahal izango da Euskal Sozialisten webgunean eta orri honetan bertan.

Jose María
Jose María "Txiki" Benegasi egindako omenaldia

Beste berri batzuk...

Iruzkinak