Prentsa-aretoa

Berriak

Idoia Mendia: “Urkulluren estatus berriari buruzko proposamenak zubiak hautsi eta oinarrizko adostasunak dinamizatu nahi ditu"

Euskal Sozialisten idazkari nagusia joan da “Juan Gracia Colás. La responsabilidad de un socialista” erakusketara eta “Juan Gracia Colas (1981-1941). Primer Consejero de asistencia social del Gobierno Vasco” liburuaren aurkezpenera. Bilbon izan da eta Ramón Rubial Fundazioak antolatu du.

Euskal Sozialisten idazkari nagusi Idoia Mendiak Urkullu lehendakariari eskatu dio ez jotzeko Euskadi sortu zuen lehen Eusko Jaurlaritzara “ezberdinen arteko akordioen bidez sortutako komunitate politiko bat izan baitzen”, eta erabil ez dezala “euskal herritarrak banatzen dituen eta ezegonkortasuna sortzen duen proiektua", Estatu Berriarena, sustatzeko.  Gainera, proiektua “subiranotasunaren bidearen” aldekoa dela azaldu du, eta euskal herritarren arteko zubiak hautsi eta oinarrizko adostasunak dinamizatu" nahi ditu.

Euskal Sozialisten idazkari nagusia ostegunean joan da “Juan Gracia Colás. La responsabilidad de un socialista” erakusketara eta “Juan Gracia Colas (1981-1941). Primer Consejero de asistencia social del Gobierno Vasco” liburuaren aurkezpenera. Ramón Rubial Fundazioak antolatu du.

Esku-hartzean, Euskal Sozialisten agintariak gogoratu du aurreko astean Urkulluk parte hartu zuela Aguirre lehendakariari egindako omenaldian, eta ekitaldian bertan "Euskadirako Estatus berriaren eta subiranotasun-bide berriari buruzko paralelismoa egin zuen".

“Akats bat da, eta gure historia nahastea da.  Nik diot hori ez dela ulertzea zer izan zen lehen Estatua eta gure autogobernuaren hasiera”, gaineratu du. 

Bere ustez, “Aguirrerengandik, Graciarengandik eta Euskadiko erakunde-bidea hasi zuten agintariengandik ikasi beharrekoa da adosteko eta moldatzeko gaitasuna”.

“Estatutua hitzartzea lortu zuten denon artean ados jarri zirelako, eredugarriak izan ziren denon artean gobernatu zutelako, eta ideologia ezberdineko eta zenbait belaunaldiko euskal herritarrentzat eredu bihurtu dira ulertu zutelako gizarte hau anitza eta plurala dela, eta akordio plural eta anitzak direla aurrera egiteko tresna nagusia”, ziurtatu du.

Hori dela eta, URKULLU LEHENDAKARIAK proposatzen duen Estatus berria “aurkako norabidean doa”.  “Ezin dugu 36ko Gobernura jo euskal herritarrak banatzen dituen ezegonkortasuna sortzen duen proiektu bat sustatzeko, ezin da itunaren lehen esperientzia hartara jo zubiak eta urteotan lortutako oinarrizko adostasunak hausten saiatzeko”, azaldu du, eta esan du “Euskadi modernizatu behar dugula baina denok elkarrekin”.

PSE-EEko idazkari nagusiak ziurtatu du sozialistak “borroka horren oinordekoak direla”, Juan Graciak eta lehen Gobernuko gainontzeko kideek "euskal herritarren alde" hasitako borrokaren oinordekoak. Aipatutako agintariek jakin izan zuten euren arteko ezberdintasunak alde batera uzten beste helburu handiago eta integratzaileago bat lortzeko, autogobernua abian jarri zuten, eta ulertu zuten elkarrekin posible dela hori egitea”.

“Batzuetan esan dugu lehen Gobernu hartako kideak Euskadiko aita fundatzaileak izan zirela, eta direla, ez Euskadin lehendabiziko aldiz komunitate politiko bat sortu zutelako, baizik eta, eta batez ere, ulertu zutelako herrialde honek bakarrik egin dezakeela aurrera ezberdinen arteko akordioen bidez”, azpimarratu du.

Idoia Mendiak nabarmendu duenez, Juan Graciaren liburuarekin aurkezpenarekin eta erakusketarekin “herrialde honen historiografian eta, batez ere, Euskal Sozialisten memoria kolektiboan zegoen zorra ordaindu dela”.

Beraz, gogoratu du badirela 36ko Gobernuko kideen inguruko zenbait azterketa eta biografia, Agirre, Juan de los Toyos, Santiago Aznar edo Espinosari buruzkoak, baina Graciaren figura "sakontzeke zegoen".

PSE-EEko idazkariak esan du “sozialista ia prototipikoa zela, Hernani kaleko semea, non Bilboko lehen taldea zegoen, eta Euskadiko laguntza sozialaren aita dela”.

“Oso pertsona gutxik egiazta dezakete halako izaera sozialista osoa, oso politikoa zen, eta garai hartako lider garrantzitsuenekin izan zen, Meabe edo Indalecio Prietorekin. Gainera, aktiboki hartu zuen parte Euskadiko eta Espainiako intentsitate handiko une hartean”, azaldu du.

Horrez gain, “bere profil sozial handia” azpimarratu du. Guda Zibileko lehen errefuxiatuei arreta egiteko; “Bizkaira babes bila etorritako 70.000 gipuzkoarri arreta egiteko. Ondoren Parisen Gobernuko ordezkari izan zen eta errefuxiatuen harrera antolatzen jarraitu zuen”.

“Irakasgai bikaina Espainiako Gobernuarentzat; izan ere, une honetan ia ezin du infernutik ihes egiten duten berrogeita hamar bat siriar errefuxiatu hartu! Gure aurrekoengandik asko dugu ikasteke, eta egoera askoz ere zailagoetan ez zuten babesa behar zutenenganako ardura alde batera ahaztu", aipatu du.

Esan duenaren arabera, “Juan Graciaren lanak ondoko helburua zuen: euskal herritar guztiak, edonon egonda eta edozer pentsatuta ere, lo egiteko lekua eta jatekorik izan dezaten lortzea”.

Mendiak nabarmendu du oso garrantzitsua dela “erronka askoz handiagoak izan zituztenen oinordetza eta ibilbidea gogoratzea, eta elkartasunean, berdintasunean eta gizarte-justizian oinarrituta egin zutela”. 

Juan Graciari buruzko erakusketan izan da Idoia Mendia. Argazkia| Euskal Sozialistak
Juan Graciari buruzko erakusketan izan da Idoia Mendia. Argazkia| Euskal Sozialistak

Beste berri batzuk...

Iruzkinak