Prentsa-aretoa

Berriak

Idoia Mendiak alderdiei eskatu die “batzen gaituena bila dezagun” gobernu-programa bat adostearren eta Espainiako politikak aldatzearren

PSE-EEko idazkari nagusiak Pedro Sanchezekin ados dago elkarrizketak zabaltzeari dagokionez

Idoia Mendia
Idoia Mendia

PSE-EEko idazkari nagusiak, Idoia Mendiak, nabarmendu du Espainiaren egungo unea historikoa dela eta Pedro Sanchezek gain hartu duela aldaketaren Gobernu berria osatzeko agindua.  Mendiaren ustez, Mariano Rajoyren aroarekin amaitu nahi duten indar politiko guztiek bat egin dezakete Alderdi Sozialistak gauzatzen duen proposamenarekin.

“Indar politiko kopuru zabal batek zein gairen inguruan ados gauden ikusi eta horiek guztiak Gobernuaren programan idazteko unea dugu, herrialde honetako politikak aldatzearren.  Rajoyk eta PPk sartu gaituzten fronteen politikara ez itzultzea da helburua”, azaldu du Pedro Sanchezekin hitz egin eta gero.

Mendiak azpimarratu duenez, alderdi politikoek euren alderdien interesak eta hauteskunde-kalkuluak alde batera utzi beharko dituzte beste aukera bat osatu ahal izateko.  “Ez da lerro gorrien edo hesiak jartzeko unea.  Horren inguruan Euskal Sozialistok asko dakigu.  Batzen gaituena bilatu behar dugu.  Horixe da Pedro Sanchezek duen erronka, Espainiak behar duen lana da eta herritarrek eurek eskatu dute”, azaldu du.

Euskal Sozialistak PSOEko idazkari nagusiak alde agertu dira Gobernua osatzeko elkarrizketei dagokienez.  Mendiak Mariano Rajoyri leporatu dio ez dela bere ardurak gain hartzeko gai izan eta, aldiz, nabarmendu du sozialistek aurrerapauso bat eman dutela, beti geratu den bezala, denon interesen alde jokatzearren.  Horrez gain, nabarmendu du Rajoyk eta PPk fronteen politiken alde egin dutela, eta politika egiteko modu horrekin amaitzeko unea iritsi dela; horretarako, aldaketaren alde egiten duten indarrak batu beharko dira eta gehiengo zabal bat dago horren alde. 

Beste berri batzuk...

Iruzkinak