Prentsa-aretoa

Berriak

Idoia Mendiak Alonso eta Marotori eskatu die azal dezaten zer jarrera duten Garoaren geroaren inguruan abenduak 20 baino lehen

Idoia Mendia k eta arabar hautagaiek Bioaraba bisitatu dute
Idoia Mendia k eta arabar hautagaiek Bioaraba bisitatu dute

Euskal Sozialisten idazkari nagusiak, Idoia Mendiak, Osasuneko ministro eta euskal PPren presidente Alfonso Alonsori eta taldeko Ekintza Sektorialeko idazkariorde Javier Marotori eskatu die “ez daitezela txostenen batean babestu eta argi hitz egin dezatela Garoña eta Gasteizerako proposatzen dutenaren inguruan".  “Nahi dut argi eta sendo esatea ez dutela Garoña irekiko, eta ez dutela hilerri nuklear moduan erabiliko", aipatu du.

Iradier Arenan asteburu honetan egin den Bioaraba Azoka bisitatu duenean, Mendiak komunikabideei azaldu die Garoñan hondakin nuklearren behin behineko biltokia eraikitzeko proiektuaren inguruan "aldeko" ingurumen-inpaktu aitorpena egin duela Gobernu zentralak; gainera, zentralak laster berriz jarduera nuklearrarekin jarraituko duela azaltzen duten informazioen inguruan ere aritu da.

Arabako hiriburua Burgoseko zentral nuklearretik hurbil dagoela gogoratu ondoren, “argi eta sendo” esan du sozialistok “iraganean egon garela eta etorkizunean egongo garela Garoña ixtearen alde".  “Sozialistok argi aldeztu dugu Eusko Legebiltzarrean Garoña itxi behar zela, eta beti izango gaituzte aurrean”, azpimarratu du.

Hori dela eta, Araban PPk ere argi hitz egitea espero duela aipatu du, “izan ere, Alonso eta Maroto, Gasteizko alkate ohia, Eusko Legebiltzarrean zenbait arinkeria esan dituzte, eta nahi dut argi eta garbi esatea ez dutela Garoña irekiko eta ez dutela hilerri nuklear moduan erabiliko”.

“Ez dute txostenaren batean babestu behar eta ez dezatela biharko utzi.  Orain egingo dira hauteskunde orokorrak, eta Madrilen daude hautagai gisa, beraz, argi azaldu beharko dute zer nahi duten Garoñarako eta Gasteizerako”, esan du amaitzeko.

Beste berri batzuk...

Iruzkinak