Prentsa-aretoa

Berriak

Idoia Mendiak Azti-Tecnalia bisitatu du jakiteko zer arrantza eta itsas ikerketa proiektu gauzatzen dituzten zentroan

Eta arratsaldean, Idoia Mendia Novia Salcedo Fundazioko instalazioetara joan da, zuzenean jakiteko zer proiektu dituen fundazioak gazteak lan-merkatuan txertatzeko, eta ezagutzeko zein den Gazteen Enpleguaren Hamarkada baterako Adierazpenerako Nazio Batuen "Pegasus" kanpainaren egoera. 60 herrialdetako 400 entitatek egin dute bat, jasa, aipatutako kanpainarekin.

Idoia Mendiak eta Jon Azkuek AZTI bisitatu dute
Idoia Mendiak eta Jon Azkuek AZTI bisitatu dute

PSE-EEko idazkari nagusiak, Idoia Mendiak bisitatu ditu Azti Fundazioak Zamudion (Bizkaia) dituen instalazioak, eta jakin izan du zer esperientzia gauzatu ahal izan dituen entitateak elikaduraren eta itsas eta arrantza ikerketaren sektorearen berrikuntzari dagokionez.  Idoia Mendiak nabarmendu du zentro teknologiko aurreratuaren lanari esker "Azti arlo horretako esperientzia arrakastatsuenetako bat dela, eta erakutsi duela berrikuntzak modu erabakigarrian laguntzen duela enpresetako lehiakortasuna suspertzen”.

Bisitan, Azti-Tecnaliako zuzendari Nagusi Rogelio Pozorekin eta Legebiltzarreko industriako bozeramaile sozialista Jon Azkuarekin izan da, eta Aztik azken urteotan egindako eta beste enpresa batzuei emandako zenbait proiektu ezagutu ditu PSE-EEko idazkari nagusiak.

Novia Salcedo Fundazioa

Eta arratsaldean, Idoia Mendia Novia Salcedo Fundazioko instalazioetara joan da, zuzenean jakiteko zer proiektu dituen fundazioak gazteak lan-merkatuan txertatzeko, eta ezagutzeko zein den Gazteen Enpleguaren Hamarkada baterako Adierazpenerako Nazio Batuen "Pegasus" kanpainaren egoera. 60 herrialdetako 400 entitatek egin dute bat, jasa, aipatutako kanpainarekin.

2015eko lehen sei  hilabeteetan, NSFko lanez kanpoko trebakuntza praktiketan parte hartu dituztenen 32 urtetik beherako gazteen % 60k lortu duten enpresarekin lan-kontratu bat egitea.  Zehazki, 400 gaztek kontratu bat sinatu dute lehen seihilekoan, hots, 2014an sinatutakoen % 84 dira. Gainera, beste 492 gaztek enpresetan trebakuntza jasotzen dute Bilboko Fundazioaren praktika-programari esker; hori dela eta, 2015eko amaieran kontratu berrien kopurua handi daiteke. Azken 8 urteetan, 3.611 gazte sartu diren lan-merkatuan Novia Salcedo fundaizoaren praktika-programei esker, eta pertsona bakoitzeko kostua 354 eurokoa da batez beste.

Beste berri batzuk...

Iruzkinak