Idoia Mendiak bermatu du Euskal Sozialistek aldaketa helburu dutela lehiatuko dutela hauteskundeetan
PSOEko Biltzar Ttipiak idazkari nagusiaren lehendakarirako hautagaitza berretsi du
PSE-EEko idazkari nagusi Idoia Mendiak gaur ziurtatu du Euskal Sozialistek hurrengo hauteskundeetan lehiatuko dutela helburu nagusia aldaketa izango dela, herritarren eskubideak berreskuratzearren eta guztiontzako kalitatezko zerbitzu publikoak bermatzearren.
“Aurren hauteskunde-hitzordu erabakigarria dugu. Hauteskunde orokorrak eta euskal hauteskundeak direla-eta, gehiengoaren aurka eskuinak abian jarritako politikak aldatzeko aukera izango dugu, eta etorkizunari nazionalistek erakutsitako anbizioa baino handiagorekin aurre egiteko aukera”, azaldu du PSOEko Biltzar Ttipiak parte hartu duenean. Biltzar Ttipiak Lehendakaritzarako hautagaitza berretsi du.
Idoia Mendiak aldeztu du PSE-EEk ezinbesteko funtzioa duela euskal herritarren arazoak konpondu, aurrerapen ekonomikoa sustatu, enplegua sortu eta Osasun eta Hezkuntzako zerbitzu publiko unibertsalak eta kalitateko onekoak aldeztu behar dituzten politiketan.
“Beste indar politiko batzuek, zaharrek zein berriek, nahiago badute autodeterminazioak hitz egin, nazio foralez, ez dakit zer soberaniaz, ez dute Euskal Sozialistak beraien alde izango. Gainera, ez dugu bermatuko eskuin uniformatzailea eta autogobernuan sinesten ez duena. Enplegua behar dituztenekin egongo gara, soldata duin baten alde egiten dutenen alde, baita askatasun eremu bat partekatu nahi dituztenekin, non sentimenduek, bereizi baino, batu egingo gaituzten”, azaldu du.
Idoia Mendiaren ustez, aldaketa lehentasun bat da, eta Podemosek eta EAJk ez dute ulertu nahi izan PP oposiziora pasatu behar zuela beste politika batzuei tokia uzteko: Pedro Sanchezen eta PSOEren proposamenak. Euskal hauteskundeei buruz ondokoa esan du: "utzi egingo dutela Euskal Sozialisten proposamenak aukeratzea, beste esperientzia batzuetatik urruntzen den etorkizuna nahi dutelako, Ibarretxe plana edo Kataluniako subiranotasuna, esaterako, edo EAJ edo EH-Bildu, Podemosen laguntzarekin, osatu duten aliantza nazionalista hirukoitza; izan ere, eztabaida antzuak berpiztu nahi dituzte identitatearen eta lurraldearen inguruan, agenda sozialean, desberdintasunen aurreko borrokan edo enpleguaren sorreran lan egin beharrean”.
“Euskal Sozialisten indarrari esker, nahi nazionalistek ez dute gizarte-konfrontazio edo –haustura sortu. Ezker erabilgarritik, PSE-EEk ordezkatzen duen beharreko ezkerretik herrialdea zuzentzeko unea iritsi da, berpizkunde ekonomikoan lan egiteko, hainbat sektoreei laguntzeko (siderurgia, adibidez), zailtasun larriak dituztelako eta, laburbilduz, euskal politika bide onean jartzeko”, azaldu du.