Prentsa-aretoa

Berriak

Idoia Mendiak berretsi du Euskadiko sagardorako jatorri-deituraren alde egingo dute sozialistek

sagardoa
sagardoa

PSE-EEko idazkari nagusiak, Idoia Mendiak, Gipuzkoako Sagardo Naturalaren Elkarteko sagardo-ekoizleak bildu ditu, eta esan die jatorri-deituraren alde egingo duela. Iazko legegintzaldian hasi zuten hori tramitatzen, Patxi Lopez gobernuan zela.  Mendiarekin batera, Euskal Sozialistak Legebiltzar Taldeko Industria bozeramaile Jon Azkue izan da. Mendiak sagardo-ekoizleei esan die jatorriaren alde egingo duela, hots, Sagardo Naturaleko Ekoizleen Euskal Federazioak sustatutakoaren alde. Elkarte horretan Euskadiko 55 sagardotegi daude.

PSE-EEk baloratzen du sagardo-ekoizleek egiten duten ahalegina bertako sagarrarekin egiten den sagardoa bermatzen duen ekoizpen sistema zaintzeko; horrela egin zen Euskadiko Sagardo Naturala Eusko Labela abian jarri zenean.  Halaber, ados dago sagardoaren ekoizpenak turismo eta gastronomiarekin lotutako beste jarduera batzuk sortu beharko dituela, aberastasuna sortzen laguntzearren.

Beste berri batzuk...

Iruzkinak