Prentsa-aretoa

Berriak

Idoia Mendiak botoa eskatu du Euskadin eta Espainian garai berriari ekiteko

PSE-EEko idazkari nagusiak, Idoia Mendiak esan du Euskadin eta Espainian garai berriari ekiteko aukera dugula egun, eta horretarako, garaia zuzentzeko gai denari eman beharko diogula botoa

PSE-EEko idazkari nagusiak, Idoia Mendiak, esan du Euskadin eta Espainian garai berriari ekiteko aukera dugula egun, eta horretarako, garaia zuzentzeko gai denari eman beharko zaiola botoa.  “Ekainaren 26an ezin ditugu berriz gure indarrak banatu.  Behin betiko aukera da, eta BAI edo EZ aukeratu behar dugu:  BAI Pedro Sanchezi edo EZ Espainiako aldaketari.  BAI Alderdi Sozialistari, edo EZ murrizketekin eta gezurrekin amaitzeari.  Ez dago beste aukerarik.  Ez dago beste bitartekorik.  Behin betiko bataila da! Eta irabazi behar dugu”, ziurtatu du sozialisten kanpainaren hasieran, Gasteizko Zaramaga auzoan egindako ekitaldian. Patxi Lopez, Odon Elorza eta Javier Lasarte, hiru lurraldeetako Kongresurako zerrendaburuak, izan dira ere ekitaldian.

Ekainaren 26ko Hauteskunde kanpainaren hasiera [Argazkia: Euskal Sozialistak]
Ekainaren 26ko Hauteskunde kanpainaren hasiera [Argazkia: Euskal Sozialistak]

Beste berri batzuk...

Iruzkinak