Prentsa-aretoa

Berriak

Idoia Mendiak EAJri eskatu dio hizkuntza-eskakizunen erreformari “ekiteko” eta “EH Bilduren aurrean konplexuak ahazteko”

Biltzar Ttipiak udazkenerako hauteskunde autonomikoen hautagaitzak onetsi ditu; Idoia Mendia (Bizkaia), Natalia Rojo (Araba) eta Susana Corcuera (Gipuzkoa) dira zerrendaburuak

Euskal Sozialisten idazkari nagusiak, Idoia Mendiak, EAJri eskatu dio argitu dezala zer iritzi duen PSE-EEk hizkuntza-eskakizunak berritzeko eta herritarrak administraziotik bidegabez ez baztertzeko egin duen proposamenaren inguruan.

Eusko Legebiltzarrerako hautagaiak onets idituen Biltzar Ttipiaren aurrean, Idoia Mendiak ohartarazi du horixe izango dela Euskal Sozialisten proposamen politikoaren ardatz bat “administrazio bidezkoagoa eta berdintsuagoa lortzeko euskal gizarte bidezkoago eta berdintsuago batean”.

Mendiak EAJri eskatu dio argitu dezala “hainbat urtez atzeratu den eztabaidari ekingo dion edo EH Bilduren aurrean dituen konplexuen arabera jokatuko duen".

Biltzar Ttipiak onetsi egin ditu probintzietako Batzorde Exekutiboek udazkenerako hauteskunde autonomikoetarako egin dituzten hautagaitzak; Idoia Mendia (Bizkaia), Natalia Rojo (Araba) eta Susana Corcuera (Gipuzkoa) dira zerrendaburuak

Susana Corcuera, Idoia Mendia eta Natalia Rojo, Eusko Legebiltzarrerako PSE-EEko hautagaitzen zerrendaburuak. [Argazkia: Euskal Sozialistak]
Susana Corcuera, Idoia Mendia eta Natalia Rojo, Eusko Legebiltzarrerako PSE-EEko hautagaitzen zerrendaburuak. [Argazkia: Euskal Sozialistak]

Beste berri batzuk...

Iruzkinak