Idoia Mendiak Eibar Kirol Elkarteko instalazioak bisitatu ditu
PSE-EEko idazkari nagusi Idoia Mendiak gaur Eibar Kirol Elkarteko instalazioak bisitatu ditu, eta gipuzkoar klubeko presidente Alex Aranzabalekin hitz egin du. Eibar taldea kirol une garrantzitsuan dagoela aipatzeaz gain, Idoia Mendiak jakin izan du zer jarduera gauzatzen dituen entitateak eta zer plan dituen gerora begira. Eibarreko alkate Miguel de los Toyos, PSE-EEko Antolakuntzako idazkaria Miguel Ángel Morales, Gipuzkoako PSE-EEko idazkari nagusi Iñaki Arriola ere izan dira bileran.