Idoia Mendiak eta Pedro Sanchezek Estatuaren ereduaren erreforma aztertu dute Andoni Ortuzarrekin (EAJ)
Pedro Sanchezek idazkari nagusi denetik PSOEko eta EAJko agintari gorenek egin duten lehen topaketa da
PSOEko idazkari nagusi Pedro Sanchezek eta EBBko eta EAJko presidente Andoni Ortuzarrek gaur Ferrazen euren arteko lehen bilera egin dute euren antolakunde politikoetako arduradun gorenak direla. PSE-EEko idazkari Nagusi Idoia Mendiak eta EAJko Antolaketako Arloko arduradun Joseba Aurrekoetxeak ere parte hartu dute aipatutako topaketan. Ordubetekoa izan da bilera eta oso giro adeitsua izan dute.
Sánchezek eta Ortuzarrek Espainiako eta Euskadiko egoera politiko, ekonomiko eta sozialaren inguruan egin duten azterketa azaldu dute. Biek diote Estatuaren eredua berritzeari buruzko eztabaidari ekin behar zaiola. Gizartean proposatzen dituen erronka sozial, politiko eta ekonomikoei erantzuteko moduko Estatu eredu berria izan beharko du. Lurralde-eredua aldatzeari buruzko iritzia ere eman dute. Horren harira, Sanchezek eta Ortuzarrek esan dute hizketan jarraitzeko prest daudela prozesu hori erraztearren.
PSE-EEren ustez, bileraren ildo nagusia, herritarrek egungo egoera ekonomiko eta sozialaren aurrean eskatzen dituzten konponbideen testuingurua izan da. Idoia Mendiak beste batzuetan jendaurrean esan duenaren arabera, eta Iñigo Urkullu lehendakariari eta Andoni Ortuzar berari esan dien bezala, sozialistentzat oso egokia litzateke talde nazionalistek PSOEk erreforma federalaren inguruan aurkeztu duen proposamenarekin bat egitea, egokiak jotzen dituzten jarrerak aldeztu ahal badituzte ere.
PSE-EEko idazkari nagusiaren ustez, politikaren orientabide soziala ezinbesteko ardura da politikarientzat herritarrentzat baliogarri izan nahi badute. Euskal Sozialistek, errealitatea ezagututa, egokitzat jotzen dute alderdi politiko guztiekin komunikazio-bideei ekitea eta, ahal bada, elkarrekin lan egitea eskakizunei erantzutearren; topaketan horrek interes berezia piztu du.
![Idoia Mendia eta Pedro Sánchez Andoni Ortuzar eta Joseba Aurrekoetxearekin (EAJ) egin duten bileran. [Argazkia: PSOE]](/upload/foto-original-Idoia-Mendia-y-Pedro-Snchez-durante-la-reunin-que-han-mantenido-con-Andoni-Ortuzar-y-Joseba-Aurrekoetxea-PNV-Foto-PSOE-Idoia-Mendia-eta-Pedro-Snchez-Andoni-Ortuzar-eta-Joseba-Aurrekoetxearekin-EAJ-egi-54c21e1e0d9ee.jpg)