Prentsa-aretoa

Berriak

Idoia Mendiak Euskadiko Enpresaburuen Bilguneari azaldu dio zer egingo duen sektore aurreratuenetara lotutako hazkundearen alde

PSE-EEko idazkari nagusiak Eusko Jaurlaritzan I+G+b politika berreskuratu eta nazioartekotzeari lagundu behar zaiola eskatu du

Egungoa baino eraginkorragoa izango den bermeen politika behar dugula uste du, enpresen finantzaketa erraztearren

Enrique Portocarrero (Euskadiko Enpresaburuen Bilguneko zuzendaria), Mikel Torres (Bizkaiko PSE-EEko idazkari nagusia), Idoia Mendia (PSE-EEko idazkari nagusia) eta José María Bergareche (Euskadiko Enpresaburuen Bilguneko presidentea). [Argazkia: Euskal Sozialistak]
Enrique Portocarrero (Euskadiko Enpresaburuen Bilguneko zuzendaria), Mikel Torres (Bizkaiko PSE-EEko idazkari nagusia), Idoia Mendia (PSE-EEko idazkari nagusia) eta José María Bergareche (Euskadiko Enpresaburuen Bilguneko presidentea). [Argazkia: Euskal Sozialistak]

PSE-EEko idazkari nagusiak, Idoia Mendiak, euskal enpresaburuei esan die Euskadiren ekonomia-hazkundeak jarraitu behar duela teknologia arloan aurreratuago dauden ekoizpen-sektoreei lotuta.  Arduradun sozialistak, Euskadiko Enpresaburuen Bilgunearekin egindako bilera batean azpimarratu duenez, 2015. urtean hazkunde jasangarri bat gertatuko dela ematen du, baina ohikoa baino arinagoa izango dela. Hori dela eta, Gobernu Sozialistak I+G-bn inbertitzeko egin zuen politika aldarrikatu du, krisi egoeran ere zenbakiak handitu baitzituen; dena dela, egungo Gobernu nazionalistarekin ez da joera hori mantendu.

Mendiak azaldu du kezkatuta dagoela hazkunde-eredu horrek ezin duelako enplegua sortu era jasangarri eta nahikoan, langabeziaren egungo kopuruak jaisteko; gainera, lan- eta gizarte-arloan desberdintasunak gero eta handiagoak direla dio.  Horrez gain, euskal enpresa nagusienen hamarna arduradunen aurrean, gure ekonomiaren aurrerapen txikiak zerga-balantzean zer eragin duen azaldu du.

Mendiaren ustez, inguruneko herrialdeekiko zerga-konbergentziarako egoera proposatzea zentzuzkoa da, Euskadi handik urrun baitago eta, zerga-presioa Espainiakoa baino txikiagoa ere badela azpimarratu du.  Arduradun sozialistaren ustetan, ekonomia- eta zerga-politikan hartzen diren neurriek “eredu ekonomikoa eta euskal ekonomiaren, enpleguaren eta gizartearen geroaren garapena baldintzatuko dute".

Berrikuntza eta nazioartekotzea dira, PSE-EEko idazkari nagusiaren iritziz, lehiakortasuna handitzeko bideak, eta “Eusko Jaurlaritzak enpresetarako egiten duen kanpo ekintza lehentasunezkoa da”; izan ere, alderdi horrek ez du egungo legegintzaldian izan beharko lukeen jarraitasuna.  Halaber, bere ustez, Urkulluren gobernuaren bermeen politikak ez ditu euskal enpresen beharrak asetzen, ezta gutxiago ere, eta finantzaketa behar dute aipatutako enpresek.

Egindako bileran, enpresaburuei esan die euren proposamenak eta eskaerak egin ditzaten, eta Mendiak bost sektoreren inguruan aritu da:  osasun-sektorea, energiaren sektorea, gizarte-zerbitzuen sektorea, IKTren sektorea eta zientzietako bio-nano sektorea.  Dinamika demografikoak dituen erronken inguruan ere ohartarazi du, eta horrek zer ondorio izango dituen pentsioen sisteman, osasun eta gizarte eremuan eta lan-merkatuan beran; migrazio-mugimenduen eraginaz ere aritu da.

PSE-EEko idazkari nagusiak politikarekiko lotura ezaren egun giroak dituen ondorioak ere aztertu ditu.  Bizitza publikoa suspertzeak lehentasuna duela dio, eta iruzurtien atzetik joateaz gain, halakorik egotea erraztu zuten arrazoiei ere aurre egin behar zaie.  Horregatik, PSOEko egungo zuzendaritzak zigor arloan zer neurri proposatu dituen gogoratu du, hala nola, ondokoak: legez kontrako finantzaketaren delitua tipifikatzea, zigorrak handitzea, kargudun publikoek egindako delituak larritzeko baldintzak, zerga-delitua berritzea etab.

Sozialistek sustatutako konstituzioaren erreformaren alde ere egin du, eta eredu federala aldeztu du, nazionalisten aukera apurtzailea baino integratzaileagoa eta onuragarriagoa baita.  Lurralde Historikoen Legea berrikusi ere egin behar dela dio, gure herrialdearen barne-antolaketak trabarik jar ez diezaion ekonomia-, gizarte- eta lurralde-kohesioari.

Beste berri batzuk...

Iruzkinak