Prentsa-aretoa

Berriak

Idoia Mendiak euskal ordezkaritza bat zuzenduko du, ACB Enpresa Komitearekin batera, eta Europar Batzordearekin bilduko da altzairugintzako egoerari aurre egiteko

Euskal Sozialisten idazkari nagusiak Eusko Jaurlaritzari eskatu dio "estrategia bat gauza dezala euskal industria sustatzeko, eta arreta berezia jar dezala proiektu estrategikoetan; izan ere, inguruko enpresa txiki eta ertainetan eta, herrialdeko ekonomian, eragina izango dituzten industriak behar ditugu"

Idoia Mendia gaur goizean bild uda Edouard Martin eurodiputatu sozialistarekin Sestaoko altzairugintzako egoera eta Europa mailako altzairuaren gatazka aztertzeko

Euskal Sozialisten ordezkaritza bat, PSE-EEko idazkari nagusi Idoia Mendiak zuzenduta, otsailaren 17an Bruselara joango da zenbait bilera egiteko, besteak beste, Europako Batzordeko ordezkariekin biltzeko. Oro har, altzairuaren sektoreak duen egoera aztertuko dute, baina Sestaoko ACB enpresako langileen geroaz eta zeharka horren menpe dauden langileen geroaz hitz egingo dute.

Mendiarekin batera, ACB enpresako Komitea ere joango da, eta ACB enpresaren Komitearen eta Europar Batzordearen arteko kontaktua erraztuko du bidaiak.  Zehazki, Barne Merkatuko eta Industriako Unitateko buruarekin, Mattia Pellegrini italiarrarekin, Industriako komisario ohi Antonio Tajanirekin eta Batzordeko egungo arduradunekin bilduko da.

“Euskal Sozialistok kezkatuta gaude ACB Sestaon gertatzen dena dela-eta, Euskadin altzairuaren sektoreak duen egoera dela-eta eta, bereziki, langile horien enpleguak direla-eta, lan-etorkizuna arriskuan baitute”, azaldu du Idoia Mendiak Eider Gardiazabal euskal eurodiputatuarekin eta Edouard Martin frantziar eurodiputatu sozialistarekin batera eskaini duen prentsaurrekoan.  “Oinarrizko metalen europar industria iraunkorraren garapenari buruzko txostena” idatzi du, eta horri esker Europar Parlamentuak Batzordeari, Batzordeko agintariei eskatu die sektorea bideragarri egiten laguntzeko zenbait neurri.

Mendiak esan du “ezinbestekoa dela Euskadiko industria-geroa diseinatzeko estrategiaren inguruan hausnartzea”; hori dela eta, Eusko Jaurlaritzari eskatu dio “arlo horretan egin beharrekoa egin dezan, benetako industria-politika". "Gure gobernuaren ardura da euskal industria sustatuko duen estrategia garatzea, proiektu estrategikoetan arreta berezia jarriko duena, inguruko enpresa txiki eta ertainetan eta gure lurraldeko ekonomian eragina izango duten industriak behar ditugulako”, azaldu du.

Txina eta europar altzairuak

Espainiako Ordezkaritza Sozialistak Europako agintariei eskatu die dumping praktiketatik europar merkatuak besteko behar diren tresnak susta ditzaten.  Eta iragarri duenez, “Europar Batasunak ez baditu Txinaren aurreko lehiakideen aurrean bertako altzairu-ekoizleei laguntzen, ACBk behin betiko itxi behar izango du”.

Euskaditik Mendiak gogoratu du esan dugula, dagoeneko, Arcelor Mittalek, “laguntzak eta erakundeen babesa jaso duenez abian jarri zenetik, eremuaren garapenean inplikatu behar dela”, eta langileen gaitasunean izan behar duela konfiantza. “Helburua izan behar du lehenbailehen berreskuratzea ACBren jarduera eta langileen lan-baldintzak bermatzea”, esan du. 

Idoia Mendia Eider Gardiazabal eta Edoaurd Martin eurodiputatuekin Euskadiko PSE-EEren egoitzan. [Argazkia: Euskal Sozialistak]
Idoia Mendia Eider Gardiazabal eta Edoaurd Martin eurodiputatuekin Euskadiko PSE-EEren egoitzan. [Argazkia: Euskal Sozialistak]

Beste berri batzuk...

Iruzkinak