Idoia Mendiak ez du Bilduren ondoko asmoa onartu: euskara erabiltzen ez dituzten establezimendu publikoei zigorra ezartzekoa
“Akats itzela da euskara zigorrak ezartzearekin lotzea”
PSE-EEko idazkari nagusiak Jaurlaritzari eta EAJri galdetu die EH-Bilduren “hizkuntza-talibanismoaren” aldea gertuko diren
![Idoia Mendia, en una fotografía de archivo, en el Parlamento Vasco. [Foto: Socialistas Vascos]](/upload/original-Idoia-Mendia-en-una-fotografa-de-archivo-en-el-Parlamento-Vasco-Foto-Socialistas-Vascos-Idoia-Mendia-en-una-fotografa-de-archivo-en-el-Parlamento-Vasco-Foto-Socialistas-Vascos-55153bdf8c88a.jpg)
“Sozialiston ustez, euskara euskal gizarte osoaren ondasun bat da. Euskaldun ezberdinen arteko topagunea da, beraien ideologiak, jatorriak eta alderdiak alde batera utzita. Horregatik, oso garrantzitsua da euskara garatzeko eta sustatzeko legeria adostasun handiz egitea. Ezarpena baino, pedagogia bilatuz. Hori dela eta, guztiz aurka gaude EH-Bilduk Kontsumitzaileen eta Erabiltzaileen Hizkuntza Eskubideak arautzeko aurkeztu duen lege-proposamenarekin. Lege-proposamen horrek hainbat zigor ekonomiko jaso ditu ezartzen diren betebeharrak betetzen ez dituzten enpresentzat. Horrez gain, Hizkuntza-konpromisoaren zigilua lortuko dute egitekoak betetzen dituztenek”, esan du PSE-EEko idazkari nagusi Idoia Mendiak Eusko Legebiltzarrean egindako adierazpenetan.
“Eusko Jaurlaritzari eta EAJri galdetu nahi diegu EH-Bilduk esandakoari jarraituko dioten ekimen oker honen alde bozkatuz edo, bestela, adostasunaren bidearen, sustatzeko eta saritzeko formulen eta euskararen erabilera soziala pixkanaka handitzearen alde egingo duten. Hizkuntza-bakea ezin da halako maximalismorekin hautsi. Gainera, ez da egiaztatu ezarpenaren bidez hizkuntzaren erabilera sozialean aurrera egingo dugunik”, aipatu du Mendiak.
“Euskara gure gizarte-bizitzako esparru guztietara zabaltzearen aldekoak gara", gaineratu du. “Eta erakunde publikoek eta entitate pribatuek sustatzeko eta zabaltzeko egiten dituzten neurri guztien alde egiten dugu. Baina, gure ustez, oker itzela da euskara zigorren ezarpenarekin lotzea. Batez ere esparru pribatuan. Euskarak merezi eta behar duen gizarte-atxikipena baino, errefusapena sortzeko biderik zuzenena da. Euskarak ez du inolaz ere hizkuntza-talibanismorik behar”.
PSE-EEko idazkari nagusiak gogoratu du horregatik aldatu zuela Patxi Lopezen gobernu sozialistak 2003ko Kontsumitzaileen eta Erabiltzaileen Estatutua, aurreikusita zegoen zigor-araubidea indarrean sar ez zedin. “Orain Bilduk eskatu du indargabetutako hori onestea eta okerreko bideak beste pausu bat ematea. Zenbait alderditan ezarritako eta indarrean diren baldintzak (errotulazio, itzulpena, etiketak eta bezeroei euskaraz egiteko gai diren langileak) Euskadin lan egiten duten enpresen eta establezimenduen % 22k baino ez dutela betetzen azaldu du. Eta horregatik isunak eta zigiluak jarri nahi dituzte, denok derrigortzearren”.
Mendiaren ustez, hizkuntza-eskubideekiko errespetua exijitzeko orduan, Administrazioak eta sektore publikoa gauza bat dira, eta enpresak eta sektore pribatuko establezimenduak beste bat; izan ere, lehenengoak legez behartuta daude herritarrek aukeratutako hizkuntza ofizialean harrera egitera.
“Arlo horretan ere euskera sustatzeko jarraitu behar dugu lan, noski, baina estigmatizatzeko neurri koaktiborik gabe; neurriek positiboak izan behar dute, ez negatiboak. Saritzeko politiken bidez konbentzitu eta lagundu behar dugu, arlo horretan ere aurrera egin ahal izateko euskararen erabilera normalizatzeko bidean".
“Administrazio publikoetan ez bezala, esparru pribatuan —zerbitzuetako enpresetan, ostalaritzan, dendetan— kontsumitzaileak botere handiko arma bat du: aukeratzeko gaitasuna. Euskarazko arreta egiten duten establezimenduetara joatea eta halakorik eskaintzen ez dutenetara ez joatea erabaki dezake”.
“Sozialiston ustez, horixe da bidea: euskararen erabilerari prestigioa eman eta erabilera sustatu neurri positiboen bidez. Aurkako bidea oker larria da, eta horri aurka egingo diogu. Ez dugu hizkuntza-poliziarik, hizkuntza-isunik edo geure burua markatzeko hizkuntza-zigilurik nahi”, esan du amaieran.