Prentsa-aretoa

Berriak

Idoia Mendiak Gasteizko hilketa kondenatu du eta Euskal Sozialistek desberdintasunei aurka egiteko konpromisoa dutela berretsi du

Euskal Sozialistan idazkari nagusi Idoia Mendiak Gasteizko herritar baten hilketa basatia kondenatu du gaur, eta doluminak adierazi dizkie senideei eta lagunei.  PSE-EEren Batzorde Exekutiboaren izenean, Idoia Mendiak deitoratu du zein baldintza latzetan gertatu den, eta horiek guztiak laster argitzea eskatu du.

Emakumeen aurka gauzatutako indarkeriak gizarte-hausnarketa behar du beti, eta botere publikoek eta eragile sozialek mekanismo guztiak jarri behar dituzte abian halako egoerak berriz gerta ez daitezen.  Jarduera-esparru guztietan desberdintasunei aurka egitearen aldeko konpromisoa gain hartu dugu Euskal Sozialistok.

“Ezin dugu onartu gure ingurunean, auzoetan, etxebizitzetan emakume askoren bizitza arriskuan egotea.  Batasuna, baliabideak eta kontzientzia sozial eta politikoa behar duen lehentasun bat da.  Euskadin eta eraiki nahi dugun Espainian ezin da emakume gehiagorik hil”, ziurtatu du.

Euskal Sozialistek, gainera, kondenatzeko ekitaldietan parte hartzeko deia egin dute, eta biktimaren senide eta hurbileko pertsonei babesa eskaini die.  Horrez gain, Ertzaintza zoriondu du ikerketa gauzatzeko moduagatik. 

Beste berri batzuk...

Iruzkinak