Idoia Mendiak greba eskubidearen alde egin du eta Airbuseko 8ekiko elkartasuna adierazi du
PSE-EEko idazkari nagusiak, Idoia Mendiak, UGT eta CCOO sindikatuek deitutako kontzentrazioak hartu du parte. Airbuseko 8ak deitutakoaren epaiketa-egoera salatzeko egin da kontzentrazioa. Sindikalistek 66 urteko kartzela-zigorraren mehatxupea dute greba eskubidea egikaritzeagatik.
PSE-EEko Batzorde Exekutiboko Enpleguko arduradun Alberto Alonsorekin, beste kide batzuekin (Elena Pérez eta Jesús Losada, esaterako) eta Bizkaiko Batzarreko bozeramaile Carlos Totorikarekin batera, besteak beste, Idoia Mendia epaiketaren hasieran egindako ekitaldira joan da greba eskubidea aldarrikatzeko eta sindikatuek langileen eskubideen alde egiten duten lana aldarrikatzeko.
Euskal Sozialisten idazkari nagusiaren ustez “zenbait arau-aldaketa egin behar dira, egun justiziak ez ditu herritar guztiak berdin tratatzen, ez ditu egindako hutsen larritasuna ondo graduatzen, eta horregatik ustelkeriako delitu larriak egin dituzten zenbaitzuk kalean dira eta, aldiz, zenbait langile kondenatzen dira lan-baldintza bidezkoagoak aldarrikatzeagatik”.