Prentsa-aretoa

Berriak

Idoia Mendiak Irunen salatu du PP, Ciudadanos eta Podemos alderdiek PSOEren aurka bat egiteko estrategia argia dutela

Mendiak salatu du PSOEren aurkako hirualdeko ituna
Mendiak salatu du PSOEren aurkako hirualdeko ituna

Gipuzkoako PSE-EEko idazkari nagusi Idoia Mendiak, Belaskoenea auzoan, Iruneko hondartzaren ondoan, Iruneko alkate Odon Elorzarekin batera egindako ekitaldi batean, ziurtatu du Alderdi Sozialistari botoa ematea gehiengoak eskatzen duen “aldaketarako bermea" dela, eta argi utzi nahi izan du PP, Ciudadanos eta Podemos alderdiek estrategia argia dutela PSOEren aurka, eta Pedro Sanchez dela garaitu beharreko arerioa.

“Riveraren nahi bakarra Rajoyren Gobernuko presidenteorde izatea dela”, azldu du, eta, bere ustez, “bere izarra itzali egin da”.  Horrez gain, Pablo Iglesiasen asmo bakarra,  inork presidente izateko gai jotzen ez badu ere, “oposizioan ezker apurtuaren burua izatea” da.  Horregatik, nabarmendu du “Pedro Sanchez bakarrik sor dezakeela eskuinaren aurreko gobernua.  Gehiengoa aintzat hartzen duen gobernu aurrerakoia”, eta “Rajoy kaleratu ahal duen gobernua".  Alderdi Sozialistari botoa emanez baino ez dugu lortuko eskuineko politikekin amaitzea.

Sozialistek kudeatzen dituztenean zer nolako lana egiten duten ere azpimarratu du, eta Jose Antonio Santano, Iruneko alkatea, aipatu du, Alderdi Sozialistak duen lan egiteko moduaren eredua baita; izan ere, udalerriak eta lurraldeak ezin direla aurrerapen orokorretik at egon ulertzen du, eta herritarren ongizatea da gure politiken ardatz nagusia.  Gainera, EAJk “Irun Euskadiko udalerritzat jo ez badu ere”, eta Alderdi Popularrak “Gipuzkoan ez duenez sinesten", Sozialistak izan dira Irun Euskadiren erdigunean jarri duten bakarrak.  Hortaz, “Sozialistok gara Gipuzkoa Euskadiren erdian jartzen dugun bakarrak”.

Bestalde, Odon Elorzak azaldu du “Sustapen Ministerioak eta Eusko Jaurlaritzak ez dutela euskal Y-ren lanak Gipuzkoako adarren arindu nahi”, eta Bildurekin aspaldi ere hori gertatzen da. Hori dela eta, PP eta EAJ direla horren arduradunak dio. Rajoyren gobernuak ez du euskal Y-ren lanak, eta zehazki, giltzarriko puntuko lanak, burutu nahi azpiegitura abian jar ditzagun; azken lau urteetan inbertsioak atzeratu dira, ez dute kudeatzeko gaitasuna izan, obrak eskaintza merkeegiei esleitu zaizkio eta Bilduk oztopatzeko jarrera izan du zenbait udaletatik. Hori guztia dela eta, Abiadura Handiko Trena ezingo da abian jarri 2019an.

Horregatik, eskaintza merkeegiei lanak esleitzeari dagokionez, PSOEk ondokoa proposatzen du bere hauteskunde-programan: ADIFeko lanaren lehiaketan baldintzen plegua aldatzea, eskaintza merkeegiak saihesteko zenbait mekanismo sartu, baita puntuazio-irizpideak ere, eskaintza ekonomikoari eta teknikoari % 50 ematea orekatzearren, enkante hutsa izan ez dadin.

Irungo alkate José Antonio Santanok onartu egin du Legegintzaldian Odon Elorzak lan garrantzitsua egin duela.  Odon Elorzak —azaldu du— herri honetako proiekturekiko konpromisoa izan du, Santanorekin batera joan da herriko auzoetara eta bizilagunekin hitz egin du, adibidez, udan Ventan egin zuen moduan.

Amaitzeko, Irungo trenbidea integratzeko lanen atzerapena salatu du, mugako hiria bereizten baitu, eta proiektu estrategikoa ere bada Gipuzkoarako.

Beste berri batzuk...

Iruzkinak