Idoia Mendiak Junckerri eskatu dio Europar Kontseiluak altzairuaren industria babesteko zenbait neurri susta ditzan
PSE-EEko idazkari nagusiak proposatu du Europar Batzordeak dumping aurkako neurrien alde egin dezala, inportazioei zergak ezarri diezaiela eta ekoizpen garbia saritu dezala
PSE-EEko idazkari nagusiak Europar Batzordearen presidente Jean Claude Junckerri eskutitz bat bidali dio, eta horren bidez Europar Batzordeari proposatzen dio (bihar bilduko da) aitorpen bat egin dezala europar altzairuen ekoizpena babesteko zenbait neurri sustatzearren Txinak egiten duen dumping praktiken aurrean eta beste herrialde batzuen prezio merkeak aintzat hartuta (Brasil edo India); gainera, EBn dauden altzairu-enpresetan ingurumen-parametroak jasangarriagoak dira.
Idoia Mendiak Junckerri bidalitako eskutitzaren jatorria, Euskal Sozialisten idazkari nagusia gai horren inguruan izan dituen bilerak dira, bereziki, Bruselan Ramon Jauregi eta Eider Gardiazabal europarlamentariekin, Antonio Tajani komisario ohiarekin, Edouard Martin europarlamentari sozialistarekin, Altzairuaren inguruko Europar Txostena idatzi zuzenarekin eta Europar Batzordeko Aleksandra Kozlowska eta Gabriele Morgante ordezkariekin egindako bilerak.
Izandako harremanei esker, uste dute Estatuburuen edo gobernuburuen Europar Kontseiluak, 17 eta 18an bilduk odenak, adierazpen bat egin dezakeela (Europar Batzordeak eskatuta, horregatik idatzi dio Junckerri), sektorearen eta zenbait enpresaren (esaterako, Sestaoko ACB) bideragarritasunari laguntzeko zenbait neurri sustatzearren. Aipatutako enpresa zehaztu gabeko epez itxi du Arcelor Mittal jabeak erabakita.
Idoia Mendiak Junckerri proposatu dio adierazpenean hiru erabaki multzo sar daitezkeela: dumping aurkako neurriak babestea, Txinak Europan altzairua sal ez dezan ekoizpen-kostua baino merkeago; mugak doikuntzak ezartzea, inportazioei zergak kobratzeko, eta merkatuaren gutxieneko prezioa finkatzea.
Bestalde, pizgarriak emateko aukera proposatzen du (White Certificate edo antzeko), ingurumen-kontrol zorrotzen arabera ekoizten dituzten enpresentzat, esaterako, ACBk egiten zuen bezala. Eta, amaitzeko, ohartarazi du oso ondorio negatiboak izango lukeela euskal altzairuetan Txina merkatu-ekonomiatzat jotzen badu Europar Batasunak; prozesu irekia da eta ebazteke dago.
Mendiak gogoratu dio Junckerri altzairuaren industriak funtzio estrategikoa duela Europar Batasunaren ekonomian, eta azpimarratu dio Euskadirentzat oso garrantzitsua dela altzairuaren ekoizpena eta Nerbio ibaiaren ezkerraldean industria-ohitura handiko eremuak daudela (leku horretan, Arcelor Mittalek zehaztu gabeko behin behineko itxiera ezarri du ACBko instalazioan); izan ere, Euskadin espainiar altzairu-industria osoaren % 50 dugu. Horren gain, Europar Batasuneko presidenteari jakinarazi dio sektorean Euskadin 4.5000 pertsonari ematen diela lana, 11 industria-instalazio daudela eta urtero 1.700 milioi euro fakturatzen dituztela.
Posted by Idoia.Mendia on martes, 15 de marzo de 2016