Prentsa-aretoa

Berriak

Idoia Mendiak Lasarteko militanteei azaldu die Lehendakaritzarako PSE-EEren primarioetarako duen programa

Bihar Laudioko taldearekin izango da

Idoia Mendiak Lasarteko militanteei azaldu die Lehendakaritzarako PSE-EEren primarioetarako duen programa
Idoia Mendiak Lasarteko militanteei azaldu die Lehendakaritzarako PSE-EEren primarioetarako duen programa

PSE-EEko idazkari nagusiak, Idoia Mediak, Lasarte-Oriako taldea bisitatu du lehendabizi, zergatik izan nahi duen Lehendakaritzarako hautagai sozialista azaltzeko talde sozialistei egingo dien bisiten txanda barruan. “Euskal herritar guztiak berdin egin nahi dituen proiektu bat dugu”, esan du Mendiak militanteekin bildu baino lehen.

Agintari sozialistaren ustez, “PSE-EEren proiektua inoiz baino beharrezkoagoa da”, euskal herritarren berdintasunaren aldeko proiektua da, lurraldearen arabera desberdintasunak finkatzen dituen apustu nazionalistaren aurrean.  “Ikusi dugu EH Bilduk EAJren herrialde-eredua onartu duela, udalen lege bat hitzartu baitute; horren arabera, udalen adin-nagusitasuna ukatzen da udalen alde garrantzitsuenari dagokionez: udal-finantzaketa”, azpimarratu du.

Mendiak EAJren ponentzia politikoa ere kritikatu du, pentsio pribatuen Euskadi sustatu n ahi duelako. "Abiadura biko herrialdearen aldekoa da EAJ", kritikatu du galdetu diotenean “nork ordaindu ahal izango duen pentsioen osagarri pribatu bat  soldata txikiena eta behin-behinekotasun handia izanik”.

“Gure ustez, pentsioek publikoak izan behar dute, pentsionisten bizitza duina bermatzeko modu bakarra baita”, gaineratu du.

Bihar Idoia Mendia Laudioko Taldeko militanteekin bilduko da, eta jarraituko du PSE-EEk Lehendakaritzarako hautagaia aukeratzeko egingo dituen hauteskunde primarioetarako proiektua. 

Beste berri batzuk...

Iruzkinak