Prentsa-aretoa

Berriak

Idoia Mendiak Lehendakariarekin bilera egitea eskatu du diru-sarreren aurrekontua bete ez izanaren ondorioz zer plan dituen jakitearren

Zerbitzu publikoetan eta herritarren eskubideetan murrizketak eginez lerro gorriak pasatzen utziko ez dutela esan dute Euskal Sozialistek

Idoia Mendia eta Iñigo Urkullu Lehendakaritzan egindako azken bileran. [Argazkia: Euskal Sozialistak]
Idoia Mendia eta Iñigo Urkullu Lehendakaritzan egindako azken bileran. [Argazkia: Euskal Sozialistak]

PSE-EEko idazkari nagusiak, Idoia Mendiak, Urkullu lehendakariarekin berehala bilera egin nahi duela adierazi du, Gobernuko bozeramaileari 2015eko kontuetan murrizketak sartu behar dituztela esaten entzun ondoren. Euskal Sozialistek zehatz-mehatz jakin nahi dute Eusko Jaurlaritzak zer asmo dituen diru-sarreren aurrekontua ez dela bete iragarri baita.

Hala ere, Idoia Mendiak gogoratu  nahi du Lehendakariari ohartarazi diola PSE-EEk zerbitzu publikoetan eta herritarren eskubideetan murrizketarik ez egiteko exijituko duela, ezta “doikuntzarik” ere enplegu politiketan, hezkuntzan edo osasunean. Mezu hori Urkulluri jakinarazi dio, dagoeneko, Politika Orokorrari buruzko Osoko Bilkuraren eztabaidan.  “Lerro gorrien” inguruko hausnarketa, Euskal Sozialisten arabera, urte honetarako da, baina datorren ekitaldiko kontuetara ere zabal daiteke.

“Esan dugu, dagoeneko. Gobernuak ez ditu eskumenak baliatu kalitatezko enpleguaren alde egiteko, eta lan-baldintzak, eta ondorioz, soldatak eta diru-sarrerak nola narriatzen diren ikusi baino ez du egin, notarioa balitz bezala, gerora begira estrategiarik gain hartu gabe”, azaldu du Mendiak.

PSE-EEren ustez, badira zerbitzuak emateko orduan efikazago izateko modurik. Horretarako, bikoiztasunak alde batera utzi eta eraginkortasun ezak murriztu beharko ditugu. Horrez gain, EAJk bilketarekin dituen zailtasunek zenbait neurri hartu behar direla erakutsi dutela azaldu du.  Gainera, Eusko Jaurlaritzaren egungo egoera dela-eta, zenbait oinarrizko zerbitzu publikoren ardura duela (esaterako, Hezkuntza eta Osasuna eta geroko garapenerako giltzarri diren beste gai batzuk, Ikerketa eta Berrikuntza, adibidez), aipatu beharra dugu beste erakunde batzuek hartutako neurrien menpe dagoela diru-sarrerak zehazteko orduan.

“Testuinguru horretan oraindik ere beharrezkoagoa da gure erakunde-egitura berrikustea; dena dela, ez dugu Gobernuak ezarri nahi duen etsipearen diskurtsoa gain hartuko.  Lehentasunak ezartzeko beharra du, eta gure lehentasuna langabetuak dira, lan-pobreziari aurre egitea, soldata duinerako eskubidea, etxebizitza duinerako eskubidea, kalitateko osasun eta hezkuntza jasotzeko eskubidea bermatzea”, azaldu du Mendiak.

Euskal Sozialisten ustez, berpizte ekonomikoaren inguruko hausnarketa ere egin beharra dugu; izan ere, zalantzarik gabekotzat aurkezten digute, baina bilketan ez du eraginik, ez dira langabeziaren inguruko datuak murriztu eta enplegua ez da hobetu.

Halaber, zerga-erreformaren eragina kalibratu behar dela uste du PSE-EE; 2013an onetsi zen, bestela, egungo egoera makalagoa litzateke.  Gainera, zerga-iruzurrari aurre egiteko hartu diren neurrien eraginkortasuna ere berrikusi behar da, eta, kasua balitz, PSE-EEk eskatutako gehitzea, esaterako, ikuskatzaile gehiago jartzea gizartean iruzur egin nahi dutenei aurre egiteko, Ogasunen arteko lotura eta helburu argiak zehaztea eta emaitzak ebaluatzea.

Beste berri batzuk...

Iruzkinak