Prentsa-aretoa

Berriak

Idoia Mendiak lehendakariari eskatu dio Estatutuaren erreformaren inguruko proposamen artikulatua aurkezteko

• PSE-EEko idazkari nagusiak esan du Eusko Jaurlaritzari eskatzen dion proposamena Legebiltzarrean eztabaidatu behar dela aurreikuistako lege prozedura eta arauekin bat etorriz

• “Urkulluk bere ardura gain hartu behar du, berak aldeztu zuen Euskadirako "estatu berriaren" beharra, gogoratu du

PSE-EEko idazkari nagusiak, Idoia Mendiak, gaur Eusko Jaurlaritzari eskatu dio Gernikako Estatutua berritzeko testu artikulatua aurkez dezala, Legebiltzarrean eztabaidatu ahal izateko lege-arau eta –prozedurekin bat etorriz eta ahalik eta adostasun handiena lortzearren.  Euskal Sozialisten ustez, Autogobernuaren Lantaldearen emaitza ezin da ideien lehiaketa bat izan, norberak bere abiapuntuko jarrera aldeztekoa, talde bakoitzaren programa politikoetan jasota baitaude horiek guztiak.

 

Idoia Mendiak aipatu du Euskal Sozialistek ez dutela nahi parlamentuan egindako lana entretenimendu hutsa izatea, batzuek euren burua justifika dezaten. “Guk lan handia egin dugu.  Orain Gobernuaren txanda da.  Ekimena gain hartu duenaren ardura da. Urkullu lehendakariak esan zuen gai hori legegintzaldi honetako jarduera politikoaren ardatz nagusia izango zela, Euskadik "estatus berria" behar zuela aldeztu zuen.

Mendiak gogoratu duenez, Euskal Sozialistek legegintzaldia hasi zuten ondoko lehentasuna zutela: desberdintasunei aurre egitea eta Euskadin belaunaldi berriei zerbitzu publikoak eta eskubide sozialak bermatzeko beharrezkoak ziren erreformak sustatzea.  Gainera, Sozialistek lortu dute etxebizitzarako eskubide subjektiboa onartua izatea, eta zenbait neurri sustatu dituzte enpleguari laguntzeko. Horrez gain, hainbat inbertsio estrategiko bultzatu dituzte Osasunari, Hezkuntzari eta Ikerketari dagokienez, Patxi Lopezen Gobernuak proposatutakoak, alegia.

“Konpromiso horiek gaion hartu genituen azken hauteskundeetan, baita Udalen legearen eta Lurralde Historikoen Legearen erreformak ere,  eta horiek guztiak aldeztu ditugu oposizioan geundela.  EAJk proposatu zuen hasiera-hasieratik Euskadirako beste esparru juridiko eta politiko bati ekiteko beharra", azaldu du PSE-EEko idazkari nagusiak.

Mendiak gogoratu du PSE-EEk Autogobernuaren Lantaldea osatzearen alde egin zuela, nahiz eta lehentasun sozialista bat ez izan.  “Baina eztabaida horretan parte hartzeko prest geundela ere esan genuen, betiere ondoko bi baldintza ematen baziren:  legezko bideren bidez gauzatzea, eta Euskadiko herritarren adostasuna eta ongizatea izango zuela helburu.  Ez gaude hemen nazionalistei esateko Estatutua gainditzeko eta independentziarantz aurrera egiteko saioan arrazoia dutela.  Horretarako, ez gaude haiekin izango.  Euskal Sozialistok asko baloratzen dugu orain arte egindako guztia, eta ez diegu utziko dugun hori galtzen.  Hobetu nahi dugu, euskal jarduera politikoan eman dugun bira soziala gure autogobernua indartzeko ere erabili nahi dugu”, azaldu du.

Idazkari nagusiak aipatu duenez, Euskal Sozialistek ekarpenak egiten dituzte eraikitzeko gogoarekin, Estatutu moderno eta integrala, erabilgarria eta solidarioa osatzeko, euskal herritarren barneko Konstituzio gisa gain hartzeko modukoa. Gainera, herritarrek berretsi beharko dute.

 

“Kontsulta hori proposatzen dugu Euskal Sozialistok.  Legearen barruan eta bizikidetzaren proposamenaren inguruan egingo den kontsulta.  Eta ez adostutako esparruak gaindituko dituen eta Espainiarekin haustea proposatuko duen kontsulta.  Erreferendumak akordioak berresteko, bai.  Kontsulta herritarrak banatzeko, ez”, aipatu du Mendiak.

Euskal Sozialistek gaur agiri bat erregistratu dute, non euren ekarpenak jaso dituzten, eta 2014ko otsailean, ponentzia osatu zenean, gain hartutako konpromisoei erantzuten dizkiete:  Estatutuaren garapena ebaluatze, akatsak eta hutsuneak aztertzea eta hobetzeko aldaketak proposatzea.

Mendiak azaldu du Sozialistek aldeztuko dutela aldaketa horiek berme handiagoa izango dutela, segurtasun juridiko handiagoa izango dutela eta denboran barrena egonkorragoak izango direla; horretarako, Konstituzioaren erreforma federaletik abiatuko dira, espainiar guztientzat gizarte-eskubideak blindatzearren (baita euskal herritarrentzat ere), eta batzuen eta besteen eskumenak mugatzearren elkartasun-irizpideak aintzat hartuta.

Orain, Katalunian legearen gainetik Espainia hautsi nahi duen proiektu apurtzaile bat sortzen ari dela, inoiz baino beharrezkoagoa dugu politika bare eta zintzo bat (Katalunian eta Espainia osoan), akordio zabalak bilatuko dituena blokeen politika sortzen dutenen aurrean, eta herritarren eskubideak alderdien nahien gainetik jarriko dituena.

“Nazionalisten zentzugabekeriaren aurrean, PPren geldotasunaren aurrean (gero eta okerrago hobeto uste dutela ematen du), Sozialistok jendearen ondoan jarriko gara.  Herritarren interesen alde egingo dugu. Bermatuko dugu ez dela inor eskubide eta askatasunik gabe geldituko, agintari batzuek denon bizikidetza-esparrua dinamitatu nahi badute re.  Zalantza handiko aldia hasten da.  Baina Sozialistok arduratsuak izango gara eta egoeraren arabera jokatuko dugu.  Eta hori Euskadin ere aplika daiteke, ez baitiegu nazionalistei utziko euskal gizartea eramaten egun Katalunian duten babesik eta segurtasunik gabeko egoerara”, esan du amaitzeko. 

Idoia Mendia prentsaurrekoan [Iturria: Euskal Sozialistak]
Idoia Mendia prentsaurrekoan [Iturria: Euskal Sozialistak]

Beste berri batzuk...

Iruzkinak