Prentsa-aretoa

Berriak

Idoia Mendiak Lehendakariari exijitu dio lan egin dezala altzairu-enpresen bideragarritasuna bermatzearren

PSE-EEko idazkari nagusiak, Idoia Mendiak, gaur Eusko Jaurlaritzari eskatu dio bere betebeharrak bete ditzala eta zailtasunak dituzten euskal altzairu-enpresen bideragarritasuna berma dezala, esaterako, Zumarragako Arcelor Mittal enpresarena.  Euskal Sozialistek Lehendakariari gaur exijitu diote enpresetako Enplegua Erregulatzeko Espedienteen ondorioz eragindako eskualdeak berriz industrializatzeko estrategia bat zuzen dezala.

Idoia Mendiak gogoratu du zein egoeratan dauden ehunka familia, langabeziarengatik edo milaka kilometrotara joan beharragatik ongizatea mehatxatuta ikusten baitute euren etorkizuna.

“Urtean buruan ikusi dugu enplegu-erregulazioak etengabekoak izan direla altzairuaren sektorean.  Lanpostu zuzen asko eta ez-zuzen anitz daude arriskuan, eta ez dugu ikusi Eusko Jaurlaritzak edo Lehendakariak ezer egin dutenik.

Mendiak gogoratu du Legebiltzarrak, dagoeneko, elkartasuna adierazi diela langileei, eta erabaki duela zenbait premiazko neurri hartu behar direla Txina edo beste herrialde batzuek egiten duten lehia desleiala mugatzeko.  Gainera, elektrizitate-tarifak ere sektorean oztopo bat direla azaldu du, eta egoera zuzentzeko konpromisoa lortu behar da. Dena dela, horrekin ez dela nahikoa ziurtatu du.

“Eusko Jaurlaritzak altzairuaren sektorerako zenbait premiazko berariazko neurri hartu beharko ditu, aurrekontuak erabili beharko ditu enpresei bideragarri izaten laguntzeko.  Eta beharrezkoa bada, aurreikusita dituen partidak berrantolatu beharko ditu.  Enplegua Erregulatzeko Espedienteen ondorioak jasaten dituzten enpresen eragin-eremuak dinamizatzeko eta sustapen ekonomiko eta sozialerako Eusko Jaurlaritzak bi hilabeteko epean plan bat aurkez dezala nahi dugu”, azaldu du Idoia Mendiak, zenbait enpresen, Sestaoko ACB edo Tubos Reunidos enpresa handien, besteak beste, gizarte-eraginari buruz.

Euskal Sozialistek nahi dute Urkulluren gobernuak azter dezala zein laguntzaz balia ahal diren enpresak eta nola lagun dezaketen Aldundiek ekonomia sustatzeko eskumenak direla-eta.

Horrez gain, ondokoa proposatzen du: Legebiltzarrak lege-erreforma bat bultza dezala elektrizitatearen tarifen inguruan, eta Europar Batasunera zuzen dadin dumpingaren aurkako neurriak hartzeko, Txina merkatu-ekonomiatzat jo ez dezaten eskatzeko, inportazioaren gutxieneko prezioa finka dezaten lortzeko edo jarduera garbia saritzeko zenbait partida erabil ditzaten eskatzeko.  

Beste berri batzuk...

Iruzkinak