Prentsa-aretoa

Berriak

Idoia Mendiak nabarmendu du Euskadik autogobernu handiagoa izango duela Pedro Sanchezek sustatzen duen aldaketarekin

PSE-EEko idazkari nagusiak, Iñaki Arriolarekin batera, Errenterian azaldu du Rajoyren PPren inposaketaren eta sozialistek aldezten duten eskubideak hedatzearen artean aukeratzeko unea dela.

Idoia Mendiak nabarmendu du Euskadik autogobernu handiagoa izango duela Pedro Sanchezek sustatzen duen aldaketarekin
Idoia Mendiak nabarmendu du Euskadik autogobernu handiagoa izango duela Pedro Sanchezek sustatzen duen aldaketarekin

PSE-EEko idazkari nagusiak, Idoia Mendiak, gaur Errenterian esan du Mariano Rajoyren PP arriskutsua dela euskal autogobernurako, eta azaldu du hauteskunde orokorretan euskal herritarrek bi gauzen artean aukeratu beharko dutela: egungo Gobernuaren inposaketa eta murrizketak edo Pedro Sanchezek proposatutako aldaketa.

“Euskal herritarrok erreforma federala nahi dugu, gure eskubideak zabaltzeko, gure autogobernua hedatu nahi dugu, Estatutu hobea nahi dugu.  Eta bide bakarra dugu, Pedro Sanchez Moncloara eramatekoa.  Hauteskunde orokorretan gu ere jokoan gaude.  Rajoyren inposaketaren eta Pedro Sanchezek proposatzen duen aldaketaren artean aukeratu behar dugu”, azaldu du.

Idoia Mendiak eta Iñaki Arriola Gipuzkoako PSE-EEko idazkari nagusiak, Gipuzkoako herri horretako afiliatuekin eta alderdikideekin topaketa egin dute, eta Kataluniako hauteskundeei eta hauteskunde orokorretarako deialdiari buruz hitz egin dute.

“Politikoi euren lana egin dezaten exijitzeko unea da.  Sozialistok aspaldi ulertu genuen gizartearentzat onuragarriak izan behar dugula, akordioa beharrezkoa dela, eta horrek ez duela esan nahi gure ikuspuntua inposatu behar dugunik.  Rajoyk ez du ulertu ,eskubide-murrizketen eta inposaketen legegintzaldia oparitu digu.  Rajoy Kataluniako arazoaren parte bat da, Euskadiren arazoaren parte bat da.  Eta geuk konpon dezakegu arazoa”, azaldu du Euskal Sozialisten idazkari nagusiak.

Mendiaren ustez, PPk ez du Estatu deszentralizatuan sinesten, ezta autogobernuan eta lankidetzan ere.  “Rajoyren PPk ez du konfiantzarik kontrolatzen ez duen horretan.  Horregatik ezin du mahai batean eseri eta hitz egin.  Euskadiko Alderdi Popularrak egiteko modua kopiatu baino ez du egin”, ziurtatu du.

Hurrengo hauteskundeak oso garrantzitsuak direla ere nabarmendu du, eta Euskal Sozialisten botoaren bidez eskubideak zabalduko dituen konstituzio erreforman aurrera egin ahal izango dugula azaldu du.  “EAJri entzun diogu kexatzen Madrilen Eusko Jaurlaritzak jasotzen duen tratuagatik.  Ba erabakitzeko unea da, oraingoan bai.  Pedro Sanchezen alde egiteko unea da, Konstituzioa berritu ahal izateko gizarte-eskubideak blindatzeko eta denok eroso egoteko”, azaldu du.

Kataluniari dagokionez, PSE-EEko idazkari nagusiak gogoratu du zenbait murrizketa inposatu dituztela eta bitartean nazionalistek nahiago izan dute euren nahiak gauzatzea interes orokorra baino.  “Kataluniaren egungo egoera politikaren porrota da.  Batzuek politika egiteko duten moduaren porrota da.  Sozialistok atsegin ez dugun politika egiteko moduaren porrota da, pertsonen aurka egiten baita”, azaldu du Mendiak.

Idazkari nagusiaren ustez, nahi nazionalistak eta Kataluniako gizarte anitzaren nahiak bereizi behar da; izan ere, Euskadin bezala, zerbitzu publikoak hobetu eta denon proiektua partekatu nahi du.

“Hori nahi genuen Politika Orokorrari buruzko Osoko Bilkurara joan ginenean orain dela zenbait egun, Urkulluri eskatzeko ez galtzeko aurrean dugun urtea.  Esan genion ez genuela murrizketarik onartuko legegintzaldiaren azken urtean, lehen ez badugu onartu, orain ezta ere.  Atzo bertan, politika egiteko dugun moduari esker, Urkulluren Gobernua behartu genuen argia ordaindu ezin duten pertsonei arreta egiteko konpromisoa gain hartzera, langileak trebatzeko planak aktibatzeko konpromisoa, eta Etxebizitzaren Legearen zenbait oinarrizko alderdiren alde egitera behartu genuen”, azaldu zuen Mendiak.

PSEko idazkari nagusiak, gainera, lehendakariari, bere gobernuari eta EAJri eskatu dio pilak jartzeko, garrantzitsua den horretan zentratzeko, hauteskunde-kanpainan proposamenak egiteko, eta ez atsegin ez dugun oinarririk gabeko biktimismoa; Kupoaren eguneraketari buruz nazionalistek egindako adierazpenez ari zen.

“Enpleguan, etxebizitzan, hezkuntzan, osasunean, gizarte-babesean ditugun eskumenak egikaritzeko eskatzen dizuet, horretan zuekin egongo baikara.  Gerora begira autogobernua indartzen laguntzeko eskatzen dizuegu, euskal sozialistok eta Espainiako sozialistok egiten dugun bezala”, aipatu du.

Beste berri batzuk...

Iruzkinak