Idoia Mendiak Urkullu lehendakariari ohartarazi dio PSE-EEk ez duela “2015erako kontuen alde egingo murrizketak jasotzen badituzte”
Zerbitzu publikoetan eta herritarren eskubideetan murrizketak eginez lerro gorriak pasatzen utziko ez dutela esan dugun behin eta berriz Euskal Sozialistok
PSE-EEko idazkari nagusiak, Idoia Mendiak, Urkullu lehendakariarekin bilera egitea eskatu du, Gobernuko bozeramaileari 2015eko kontuetan murrizketak sartu behar dituztela esaten entzun ondoren. Euskal Sozialistok zehatz-mehatz jakin nahi dugu Eusko Jaurlaritzak zer asmo dituen diru-sarreren aurrekontua ez dela bete iragarri baita.
Hala ere, Idoia Mendiak gogoratu nahi du Lehendakariari ohartarazi diola PSE-EEk zerbitzu publikoetan eta herritarren eskubideetan murrizketarik ez egiteko exijituko duela, ezta “doikuntzarik” ere enplegu politiketan, hezkuntzan edo osasunean. Mezu hori Urkulluri jakinarazi dio, dagoeneko, Politika Orokorrari buruzko Osoko Bilkuraren eztabaidan. “Lerro gorrien” inguruko hausnarketa, Euskal Sozialisten arabera, urte honetarako da, baina datorren ekitaldiko kontuetara ere zabal daiteke.