Prentsa-aretoa

Berriak

Idoia Mendiak Urkulluri leporatu dio euskal herritarren arazoak ahaztu dituela eta hauteskundeetan bakarrik pentsatzen duela

PSE-EEko idazkari nagusiaren ustez, lehendakaria “funtzioetan ari da, jada, eta legegintzaldia amaitutzat jo du”

PSE-EEko idazkari nagusiak, Idoia Mendiak, ziurtatu duenez, Lehendakariak "ezin ditu euskal herritarrak bahitu" alderdiaren interesen arabera. Hori aipatu du euskal hauteskundeez hitz egin duenean, eta esan du Urkullu "funtzioetan ari dela, jada", legegintzaldia amaitutzat jo baitu.

“Lehendakaria funtzioetan ari da, eta bere azken eskumena kudeatu baino ez du egin nahi:  hauteskundeen egunera iragartzea.  Eta nik diot Euskadi ez dagoela halako jolasetarako.  Euskadin badituela arazo larriak, eta gobernuak ezin du soilik denbora ondo optimizateko ardura izan.  Komediarekin amaitzea eskatzen diot”, azaldu du.

Zarautzeko Ezkertokian PSE-EEko militante eta zaleekin egindako bileran, Idoia Mendiak esan du Euskadi erronka oso garrantzitsuak dituela aurrean, eta Lehendakariak ezin diola errealitateari bizkarra eman.  "Irailean esan nion, Politika Orokorrari buruzko eztabaidan, ezin zuela legegintzaldiaren azken urtea galdu, euskal gizarteak ezin zuela hori galdu", gogoratu du.

“Hauteskundeak aurreratu nahi baditu, esan dezala jada. Eta udaren ostean izango badira, oraindik urte erdi daukagu eta Gobernuak zerbait egin behar du, zenbait politika sustatu, baliabideak kudeatu eta horren guztiaren berri eman beharko die Legebiltzarrari eta herritarrei.  Rajoyk ez du Kongresuan agertu nahi funtzioetan dagoelako, eta Urkulluk ere hauteskundeen aurrerapenaren zalantza pizten du, kudeaketaren azalpenik ez emateko.

Lehendakarirako hautagairen ustez, EAJren gobernuak Euskadiren inguruan irudi  zoragarria eman nahi du; horretarako, Espainiako gainontzeko herriekin egiten du konparaketa, baina ez dator bat errealitatearekin. Izan ere, gure ekonomiak zailtasunak ditu (Aurrezki Kutxen Fundazioak nabarmendu duenez), Euskadin langabezia dugu eta zenbait enpresa ixten dira, euskal familia askok zailtasunak dituzte hilabetea amaitzeko eta gure gazteek aukerarik gabeko geroa dute aurrean.

“Hori dela eta, ezin ditugu halako nork bere burua goraipatzeko azterketarik edo ekitaldirik onartu, Urkulluk aste honetan eskainitakoaren antzekorik”.  Eta gogoratu du, gainera, Lehendakariak ezin duela arrakastaz hitz egin Gobernuarekin ekintzaren oinarri izan diren hiru ardatzetako batean ere, ezin baitie esan AcerlorMittaleko langileei edo Euskadiko gainontzeko altzairu-enpresetakoei esan ekonomia biziberritu dela, ezta 154.000 langabeturi ere.  Halaber, ezin du esan bizikidetzaren arloan akordiorik egin duenik, “bere politikaren bidez batzuk eta besteak urrundu baikaitu; eta estatus berriari dagokionez, aste honetan porrota ikusi dugu Eusko Legebiltzarraren Autogobernuaren Lantaldean.

PSE-EEko idazkari nagusiak azaldu du Euskal Sozialistak hauteskundeetarako prest daudela, eskaintza politiko erreformista eta aurrerakoia lantzen ari direla, herritarren benetako arazoei aurre egin eta herrialdeak behar dituen aldaketa handiei ekingo diena.  Eta gogoratu du alderdiak Euskadiko etxe guztietara eskutitz bat bidali duela hauteskunde-programa egiteko orduan ideiak eta ekarpenak biltzeko.

Idoia Mendiak iragarri du “programa errealista bat, kalearen errealitateari atxikita”, eta pertsona helduak aintzat izango dituen gizarte baten alde egin behar dela, guztiontzako pentsio publiko duinak bermatuko dituena, gazteei aukerak eskainiko dizkiena, desberdintasunekin amaituko duena eta guztiontzat oparotasuna eta lana sortuko duena.

“Euskal politikak arazo horiei egin behar die aurre, tentazio zaharretan erori beharrean, Podemosek egin duen bezala, izan ere, leku bat aurkitu nahi izan du nazionalisten hautesleekin.  Aberri Egunarekin bat egin du modu nahasian, eta ezker abertzalearen diskurtsoa gain hartu du ebatzi gabeko gatazka politikoaz hitz egin duenean", azpimarratu du Mendiak. Baina oraindik arriskutsuagoa da "independentziaren inguruko kontsultaren alde egin izana, Kataluniako bidera eraman baikaitzake datorren legegintzaldian”.

Madrilen gobernua osatzeko negoziaketei dagokionez, deitoratu du akordiorik lortu ez izana PPren eta bere politikekin amaitzearren.  “Gezurren, murrizketen eta mozalen gobernuarekin amaitzeko.  Ustelduen mezuen gobernua eta kaleratze diferituen gobernua”, gogoratu du.  Eta aurreratu du hauteskundeak egiten badira hautesleek jakingo dutela Pedro Sanchezen eta Alderdi Sozialistaren lana saritzen. 

Idoia Mendiak Zarautzen esku hartu du
Idoia Mendiak Zarautzen esku hartu du

Beste berri batzuk...

Iruzkinak