Prentsa-aretoa

Berriak

Idoia Mendiak Urkulluri ohartarazi dio argitu behar duela “ea nahi duen atzera egin autogobernuaren 36 urteetan egindako bidean”

PSE-EEren idazkari nagusiak ohartarazi du Sozialistok autogobernuari buruzko lantaldean “aurka egingo dugula” Urkulluren helburu bakarra “EAJren hauteskunde-programa betetzea baino ez bada"

Mendiak nabarmendu du Legebiltzarreko Talde Sozialistaren lanari esker Eusko Jaurlaritzaren politika publikoetan bira soziala eman dela; horretarako, PSE-EEren hauteskunde-programa bete da, eta "Urkullu jaunak berea betetzen ez duenez, horri aurre eginez”

Idoia Mendiak Urkullu lehendakariari ohartarazi dio Euskal Sozialistok ez dugula utziko autogobernuari buruzko lantaldea erabiltzen “haiek hauteskunde-programa bete dezatela”, eta estatus berriaren proposamenaren bidez “Euskadi norantz eraman nahi duen” azaltzeko eskatu dio.  “Berak azaldu behar du norantz abiatu nahi gaituen.  Berak esan behar du ea 2016rako duen proposamena autogobernuaren 36 urteetan atzera egitea den edo ez”, azaldu du.

Euskal Sozialisten liderraren ustez, une honetan Urkullu lehendakariak “ideiak argitu behar ditu eta, bide batez, gizarteari argitu behar dizkio”; izan ere, “asko dago jokoan”.  Mendiak ohartarazi duenez, “Sozialistok eztabaida horretan parte hartuko dugu zerbaiterako baldin bada, helburu bat finkatzen bada, eraikitzailea bada”, baina "ez dugu onartuko helburua EAJren hauteskunde-programa betetzea bada”.

Euskal Sozialisten Legebiltzar Taldearen osoko bilkuraren aurrean, PSE-EEren idazkari nagusiak sozialisten ekintza legegilea aztertu du Urkulluren legegintzaldiaren azken urtearen hasieran.  Mendiak esan du Sozialistok “harro egon behar dugula”, “orain dela lau urte hauteskundeetan aurkeztutako agindua betetzen dugulako:  gure ekintza politikoa jendearen benetako arazoetan oinarritu dugu”.

Balantzearen laburpena, Eusko Jaurlaritzaren politikek izan duten bira soziala litzateke, eta politika publikoek PSE-EEren sinadura dute:

  • Egun, bazterketa-arriskua duten herritarrei etxebizitzarako eskubidea bermatzen duen Espainiako erkidego bakarra da Euskadi.  Errealitate bat da.  Orain dela pare bat astetik hona.  Gure ekimenari, irmotasunari eta iraunkortasunari esker lortu dugu.
  • Euskadin baino ezin dute 18.000 euro baino gutxiago irabazten duten herritarrek farmaziako gastua Gobernuari eskatu.  Hemen zailtasun ekonomikoek ez dute osasun-gabeziarik ekartzen.
  • Eta guri esker ez diete gasa edo argia moztuko fakturak ordaindu ezin dituztenei.
  • Enpleguko tokiko planak jarri ditugu abian.
  • Ikasgeletan ingelesa zabaldu dugu.
  • Modu aktiboan lagundu dugu gure gizarte-babeseko sistema blindatzen, eta arraza edo jatorria dela-eta bazterketarik gertatuko ez dela bermatu dugu.
  • Lortu dugu, lehendabiziko aldiz azken hamar urteetan, frackingen euro bakar bat ez gastatzea.
  • Guri esker Urkulluren gobernuak ez du Aurrekontuetan murrizketarik egingo, eta gizarte-babeserako baliabideak zabaldu ditugu.
  • Eta hori guztia finantzarioki bermatu dugu, zerga-erreforma bidezkoago eta progresiboago baten bidez; eta erreforma emaitzan ematen hasi da. 

Idoia Mendia Euskal Sozialistak Taldearekin [Iturria: Euskal Sozialistak]
Idoia Mendia Euskal Sozialistak Taldearekin [Iturria: Euskal Sozialistak]

Beste berri batzuk...

Iruzkinak