Idoia Mendiak Vicrila instalazioak bisitatu ditu eta enpresa goraipatu du garai berrietara egokitzen jakin izan duelako
PSE-EEko idazkari nagusiak, Idoia Mendiak, Vicrila enpresaren instalazioak bisitatu ditu; ostalaritzarako eta etxerako beirazko edalontziak eta kopak egiten ditu eta Lamiakon (Leioa) dago. Merkaturen baldintza berrietara egokitzen jakin izan duen enpresetako bat da Bizkaiko enpresa hori. Vicrilak 125 urte baino gehiago ditu, eta ondo baino hobeto gainditu du 2009an gain hartu beharreko jabetza-aldaketa. Egun, 300 langile ditu, eta 35.000 tona beira ekoizten ditu urteko.
“Garai berrietara bikain egokitu den enpresetako bat da, eta Euskadin garrantzi handiko beste euskal enpresa batzuek ere jakin izan dute egokitzen, teknologian inbertitu behar izan dute eta ordura arte ezezagunak zituzten zenbait merkatu bilatu behar izan dituzte”, baloratu du Idoia Mendiak.
Gizartearen onarpena jaso du Vicrilak “txikito” edalontziak berreskuratzeagatik, eta Lamiakoko instalazio berrietan inbertsio handiak egitea aurreikusi du, baita langileen kopurua handitzea ere.
Fabrika bisitatu duten PSE-EEko ordezkariekin batera, enpresako zuzendaritza-taldea, eta Antolakuntzako idazkari sozialista Ángel Morales eta Laneko idazkari Alberto Alonso ere izan dira. Gainera, bilera bat egin dute hirurek UGTko sindikatu-atalarekin eta Nekazaritza Industria eta Langileen Federazioarekin (FTAG-UGT).