Idoia Mendiak ziurtatu du gizarte-konkista handienak “etorkizunean ere Gobernu Sozialistek ekarriko dituztela”
Madrilgo Asanbladako PSOEko bozeramaile eta Hezkuntzako ministro ohi Angel Gabilondok esan duenez, sozialistek Espainiari “gizarte-errepasoa” emateko "gaitasuna eta eskumena dute"; bere ustez, behar du, eta "Ongizateko Estatuaren onerako" egin beharra dago. Gainera, bere iritziz, "premien" une honetan, egungoan, "ezin dugun politikarekin nekatu, onartu ezin dugun luxu burges bat baita".
Gabilondok larunbatean parte hartu du Donostian Euskal Sozialistek egindako ekitaldi nagusian. PSE-EEko idazkari nagusi Idoia Mendia eta Gipuzkoagatiko Kongresurako hautagai sozialista Odon Elorza ere han izan dira.
Ministro ohiak esan du une honetako joera dela denok “ikusle” bihurtzea, eta PSOEk gogoratzen digula “Espainia eraldatzeko eta garatzeko prozesuan eragile aktibo izan behar dugula”, “ezin garela pasibo gelditu”, eta lan egin behar dugula “jendearen eta gizartearen onena lortzeko”; izan ere, gure herrialdean “pertsona asko daude babesik gabe, lanik gabe eta beste batzuek badute lana baina ez dakite lana edukitza ona den, langile pobreak dira.
Bere ustez, “premia asko ditugu, ezin gara politikarekin nekatuta edo etsita egon”, “ezin dugun luxu burges bat da hori”. “Emateko eta argudioekin borrokatzeko unea da”, esan du; gaineratu du, halaber, "kudeatzaile handi" moduan aurkezten direla zenbait alderdi, baina haiek kudeatzen dutenean "desberdintasunak areagotzen direla", eta sozialistek "berpizte bidezkoaren kudeatzaileak izan nahi dute, desberdintasunei aurre egiten dieten kudeatzaileak".
Alderdi berriei dagokienez, “denak ongietorriak direla” esan du, baina kritikatu du “partidismo, sektarismo berri baten aurpegiak direla”, eta “hain dira berriak, bizitako beste une ba gogoratzen digutela”; horrez gain, “denok egindako lana okerra izan dela” “eta haiek bere lekuan jarriko dutela” diotenen harrokeria ez sinestea eskatu du, “euren burua bere lekuan jartzea baitute helburu".
Gabilondok esan duenez, Espainiak “gizarte-errepasoa” behar du, eta sozialistek “egiteko gaitasuna eta kaudimena” dutela erakutsi behar dutela “ongizateko estatuaren onerako”, “ekitatea eta justizia guztiongana irits dadin”. Testuinguru horretan, ondokoa azaldu du: “eraldaketa bai, aldaketak bai, gauzen egoera aldatzea bai, baina balioan jarri beharko dugu denon artean eraiki duguna”, eta erakundeak, eskubideak eta ongizateko estatua aipatu ditu.
PSOEri botoa ez emateak, aldaketa geldiaraziko du
Euskal Sozialisten idazkari nagusi Idoia Mendiak sozialisten “zerbitzu-orria" aipatu du; izan ere, hainbat gizarte-konkista eta hiritar-eskubide garrantzitsu lortu dituzte: “Gobernu Sozialistek lortu dituzte horiek guztiak, eta etorkizunean Gobernu Sozialistek ere lortuko dituzte”.
Sozialistek Espainiarentzat nahi duten gerorako proiektuak Espainiak behar dituzten erreforma garrantzitsuei ekingo die.
- Konstituzio-erreforma: eskubideak blindatzeko eta elkarbizitza-ituna berritzeko.
- Zerga-erreforma: gehiago dutenek gehiago ordain dezaten, eta iruzurra jazartzeko.
- Hezkuntza-sistemaren erreforma: Irakasleekin eta gizarte-eragileekin adostuta. Legeen guda ikasgeletatik ateratzeko eta kalitatezko eta aukera-berdintasunezko hezkuntza bermatzeko.
- Langileen Estatutu berria, PPren zorigaiztoko lan-erreformarekin amaitzeko eta enplegu egonkor eta kalitate onekoak sortzeko.
- Eta politika sakon onbideratu: gure erakundeak sakon garbitzeko, gardentasunez eta kontrol publikoekin.
Mendiak azaldu du kanpainaren hamabost egunotan Sozialistok “gogoratu beharra dugu Pedro Sanchezi botoa ematen ez bazaio, Rajoyri emango zaiola, PSOEri bozkatzen ez badiozue, sufrimenduko eta eskuineko doikuntzen politikak mantenduko direla”. “Ezkerreko boto gehienak PSOEren hautagaietan kontzentratzen ez baditugu, Alderdi Popularraren aukerak sendotuko ditugu eta aldaketa geldiaraziko dugu”, epaitu du.