Prentsa-aretoa

Berriak

Idoia Mendiak ziurtatu du PSOEk “herrialde hau berregitea eta zintzoago egitea" erabaki duela

Idoia Mendia: “2015ak 82 berria izan behar du. Aldaketaren urte berria. Espainiarako hasiera berria”

Odon Elorza: “Ezin dugu huts egin. Herritarrekin dugun gizarte-kontratua beteko dugu”

PSE-EEko idazkari nagusiak, Idoia Mendiak, abenduaren 20an boto-emaileei zenbait gauza gogoratzeko eskatu die. Zenbait gauza gogoratzeko eta efikaziaz bozkatzeko beharra eskatu ditu.  “PP ateratzeko modu bakarra, eskuinarekin mozteko modu bakarra gehiengo sozialista zabala lortzea da.  Pedro Sanchezek zuzendutako Gobernua izatea”.

Idoia Mendiak hori guztia adierazi du Eibarreko Unzaga hotelean arratsaldean egindako ekitaldi batean. Ekitaldian, gainera, Gorte Nagusietarako Gipuzkoako zerrendaburu Odon Elorza eta Miren Gallastegui izan dira.

Ordezkatzen dugun horrekin harro dagoela esan du Mendiak.  “Harro nago eskuineko amesgaiztoarekin amaitzeko kalera irteten den alderdi bateko idazkari nagusi izateagatik.  Rajoyren amesgaiztoarekin amaitzeko.  Herrialde hau berregin nahi duen alderdiarekin harro nago.  Herrialde ezberdin, hobea, zintzoago egitea du helburu”.

Agintari sozialistak badaki lau egun barru herrialdean aldaketa izango dugula.  “Aldaketarako lau egun falta dira.  Lau egun falta dira Espainia berriz eskubideen askatasunen bidean jartzeko.  Desberdintasunak eta mozalak atzean uzteko.  Ahal dugun guztia egin behar dugu 2015a 82 berria izan dadin. Aldaketaren urte berria. Espainiarako hasiera berria.

Hautestontzietan utzitako boto bakoitzak Perdo Sanchez presidente izateko izan behar du, eta boto progresistak ezingo dira sakabanatu.  "Igandean bi benetako aukera ditugu: edo Pedro Sánchez edo Mariano Rajoy, edo Pedro Sanchezek irabazten du, edo beste lau urte gehiago izango gara Rajoyrenkin”.

Baina aldaketa posible izango da, baita Euskadin ere, herritar gehienek hori bihurtzeko botoa ematen badu.  Alderdi Sozialistaren botoa.  Aldaketaren botoa. Espainiako eta Euskadiko aldaketatik lau egunetara gaude.

“Rajoy murrizketen presidentea da, gezurren eta ustelkeriaren presidentea", esan du.  Herritarrei gogorazi die botoak duela indarra eta, horregatik, botoa eman behar da eta Rajoyri lezioa emango diogu hautestontziak boto progresistekin betez.

Bestalde, Gipuzkoagatiko Kongresurako zerrendaburuak, Odon Elorzak, esan du “ezin dugula huts egin", eta abenduaren 20an lortzen dugun laguntza sinatuko dugun eta beteko dugun "gizarte-kontratua izango dela.

Hauteskunde-programarekin herritarrei eskaintzen diegun gizarte-kontratua beteko duen Gobernua zuzenduko dugu sozialistok.  Gobernatzeko beste modu bat, herritarrei, antolakundeei eta gizarte-eragileei krisitik irteteko jardueran nahasteko; konstituzioa berritzeko itun garrantzitsuetara irekia egongo da gizarte-eskubideak eta askatasunak aplikatzen direla bermatzeko, baita nazionalitateen eta eskualdeen kohesioa ere.

Odón Elorza, Miguel de los Toyos, Iñaki Arriola, Idoia Mendia eta Miren Gallastegui Eibarren. [Argazkia: Euskal Sozialistak]
Odón Elorza, Miguel de los Toyos, Iñaki Arriola, Idoia Mendia eta Miren Gallastegui Eibarren. [Argazkia: Euskal Sozialistak]

Beste berri batzuk...

Iruzkinak