Prentsa-aretoa

Berriak

Idoia Mendiaren PSE-EEko Idazkaritza Nagusirako hautagaitzak 2.210 abal aurkeztu ditu

Idoia Mendiaren hautagaitzaren ordezkariek gaur goizean Euskadiko Etikako Batzordera abalak aurkezteko finkatu den epean (uztailaren 14tik irailaren 5era) bildu dituzten abalak eraman dituzte. PSE-EE berritzeko aurreikusi den prozesua da, eta irailaren 20an eta 21ean amaituko da Euskal Sozialisten Ez-ohiko Biltzarra egiten denean.

Idazkarit6za Nagusirako hautagaiak 2.210 abal lortu ditu militante sozialistengandik: 292 Araban, 1.062 Bizkaian eta 856 Gipuzkoan.

PSE-EEko Etikako Batzordean onargarriak diren edo ez erabakiko du.

Barne-prozesuaren arabera, erroldaren % 10 (534 abal) lortu behar dira PSE-EEko idazkari nagusi berria aukeratzeko.

Idoia Mendiaren hautagaitzarako abalen aurkezpena (Argazkia: Euskal Sozialistak)
Idoia Mendiaren hautagaitzarako abalen aurkezpena (Argazkia: Euskal Sozialistak)

Beste berri batzuk...

Iruzkinak