Idoia Mendiaren ustez, Rajoy Gobernuaren jarraitzea edo langabeziari, murrizketei eta beste arazo batzuei aurre egitea erabakiko dute euskal herritarrek ekainaren 26an
Euskal Sozialisten idazkari nagusiak, Idoia Mendiak, gaur Tolosan aldeztu du hauteskunde orokorren ondorioz definituko dela zer eredu ekonomiko eta sozial izango dugun datozen urteetan, eta euskal herritarrek asko dutela jokoan, “erabaki behar baitugu langabeziaren arazoari aurre egiten diogun, murrizketekin amaitzen dugun edo eskubideak, murriztu baino, zabaltzen ditugun".
"Utzi ditzagun txantxak alde batera, herritarrak ez dira leloak, arazoak konpon ditzaten nahi dute, eskubide eta aukera gehiago nahi dituzte”, gogoratu du Idoia Mendiak. Ekainaren 26an herritarrek “Rajoy botatzeko aukera izango dute, min handia egin digun eskuineko Gobernuarekin amaitzeko aukera”. Eta Podemos eta EAJri leporatu die ez zutela aldaketaren alde eegin. “Pedro Iglesiasen buru-eskeman ez zegoen Pedro Sanchezi botoa ematea, ez dezala Ciudadanosekiko itunaren aitzakia jarri. Eta EAJk dio orain lau handientzako zigor-botoa nahi duela. Konprometitzea da egin behar dutena”, azaldu du.
Idoia Mendiak azpimarratu du erakutsi dela zein den politikak aldatzeko boto eraginkorra. "Herritarrei galdetzeko unea da. Espainian aldaketa erraztuko zutela pentsatuz abenduan botoa eman zutenei. Rajoy kaleratzeko botoa eman zuten eta gero desengainu hartu zuten pertsona guztiei. Benetan Espainian beste politika mota batzuk nahi badituzte, ez dezatela erdikoengan konfiantza eduki, Alderdi Sozialistarekiko botoak baino ez du balio", ziurtatu du.
Gainera, hauteskundeei garrantzia kentzeko nazionalistek egin duten saioaz ohartarazi du. “Jolasetik kanpo ikusi dute euren burua, eta hau gurekin ez datorrela saldu nahi digute. Madrilgo gauza bat dela diote. Baina hauteskundeak gugan dute eragina, noski. Jolasean dagoen gugan du eragina. Espainian nork gobernatzen duen axola zaigu. Langabezia, pentsioetako murrizketak, ustelkeriak..., euskal herritarren gauzak ere dira. Ez gara ikusle hutsak”, azaldu du. Eta berriz esan dio pobreziari, emakumeen eta gizonen arteko soldata-bretxari, gazteen aukera-gabeziari edo pentsioen etorkizunari ekin behar zaiola; eta horiek guztiek norabide bat edo beste bat hartuko dute hauteskundeen emaitzen arabera.
Idazkari nagusiak, halaber, sozialistek askatasunen alde lan handia egin dutela nabarmendu du Tolosako Talde Sozialistaren 125. urteurrenean. Enrique de Francisco eta Juan Mari Jauregui gogoratu ditu, aurre egin baitzioten Frankismoari, hasieran, eta ETAri gero. Gainera, Euskadin lehen lan-protestak abian jarri zituztela gogoratu du, eta hori gaur beharrezkoa dela dio industria-politika eta enplegu efikaza aldarrikatzeko altzairuaren sektorean, besteak beste.
“Egun, 125 urte igaro direla, konpromiso horrekin jarraitzeko beharra dugu. Hemen, Tolosan, eskualde osoan, Zumarragan, Altzairuaren etorkizunak ziurgabetasuna sortu baitu ehunka etxeetan eta enpresa askotan. Atzo Nervaceron izan nintzen; oso garai konplikatua da enpresarentzat, eta Urkulluren gobernuari hauteskundeen aurreko aldarrikapenak baino gehiago eskatzen dio”, aipatu du Mendiak.
Bestalde, Gipuzkoagatiko Diputatuen Kongresurako zerrendaburuak, Odon Elorzak, Jauregi eta beste batzuek izan zirela “benetako bake-gizonak”, baita ekitaldian izan zen Jesus Egiguren, Mario Onaindia, edo Etaren beste biktima batzuek, Ernest Lluch, bestak beste. “Terrorismoarekin amaitzeko konpromisoa hartu zuten gain, eta ez zuten arrazoi taktikoengatik egin zuten, beste batzuek egiten duten moduan, etikoki eta politikoki egin behar zutela uste zutelako baizik”, nabarmendu du.