Idoia Mendiari elkarrizketa egin diote Onda Vascan
Euskal Sozialisten idazkari nagusi Idoia Mendiari elkarrizketa egin diote Onda Vascako “Euskadi hoy” saioan
Ekonomia Ituna
“Espainiako hurrengo presidentea izango denak eta PSOEk adostuta dute, 2013. urtetik jada, Granadako Adierazpena, alderdi konstituzionala eta Ekonomia Ituna finantzatzeko formula gisa indarrean dagoela, baita Kupoa finantzaketa-formula hori gauzatzeko modua dela ere".
“Arazoa ez da Kupoa edo Ekonomia Ituna, Espainiako Gobernua baizik, ez baitio autonomia-finantzaketari behar den modu praktikoan ekin”
“Finantzaketa eta arriskuko beste formula bat da, ez da pribilejio bat”
Lurralde Historikoen Legea berritzea
“Gure erakunde-egitura modernizatu eta etorkizunera prestatu behar dugu; horretarako, hobeto koordinatu beharko gara, lankidetza handiagoa beharko dugu eta baliabideak herritarrengan pentsatuz kudeatu behar ditugu”
“Espainiak Konstituzioaren erreformari ekingo dio 78ko ituna berritzeko eta politikatik eta erakundeetatik aldendu diren belaunaldi berriak erakartzeko; une egokia da Euskadin Autonomia Estatutuaren eta Lurralde Historikoen Legearen berriztapena egiteko”
“Lurralde Historikoen Legeak Estatutuaren gurasoen ideiara itzuli beharko du, eta Legebiltzarrari lege-gaitasuna eman beharko dio herrialde honetako lurralde guztiak berdinak izan daitezen osasuna, gizarte-zerbitzuak etab. planifikatzeko orduan”