Prentsa-aretoa

Berriak

Idoiak Mendiak azpimarratu du PSOEk konpromisoa duela euskal autogobernuarekin

Idoia Mendia eta Pedro Sánchez (artxibo-argazkia). [Argazkia: PSOE]
Idoia Mendia eta Pedro Sánchez (artxibo-argazkia). [Argazkia: PSOE]

PSE-EEko idazkari nagusiak, Idoia Mendiak, gaur gogoratu du PSOE guztiz konprometituta dagoela Ekonomia Itunarekin, eta horrela jasota dagoela Granadako Aitorpenean. Agiriak zenbait hausnarketa jaso ditu, eta horiek abiapuntua izan beharko dute konstituzioa berritzeko.

Mendiak, gainera, azpimarratu du PSOEko idazkari nagusi Pedro Sanchezek zenbait forotan adierazi duela Ekonomia Itunaren sistemaren aldekoa dela.  “Pedro Sanchezi hausnarketa hori egiten entzun diot Madrilen, Euskadi eta leku guztietan.  Horren inguruan ez dago zalantzarik, EAJk hauteskundeei begira sortu nahi dituenak izan ezik.  Idazkari nagusiak Kupoa berrikusteaz hitz egin duenean, gogoratu nahi digu Legeak berak bost urtean behin berrikusteko aukera aurreikusi duela", azaldu du.

Mendiak berria adierazi du PSOEk proposatutako konstituzio-aldaketa gizarte-eskubideak blindatzea duela helburu nagusi, baina, horrez gain, beste batzuk, esaterako, finantzaketa-sistema bidezko eta solidarioa osatzea lurralde guztiekin. Izan ere, Euskal Sozialisten ustez, helburu hori utziezina da eta bateragarria da Euskadiren interes orokorrekin.

Beste berri batzuk...

Iruzkinak