Prentsa-aretoa

Berriak

Immigrazioaren aldeko Itun Soziala garatzeko eskatu dio Urkulluri PSE-EEk eta pertsonen babesean murrizketarik egitea errefusatu du

Migratzailearen Eguna dela-eta, Rafaela Romerok herrialde anitzaren alde egiten du, bizilagun batzuk eta besteak aurka jarri nahi dituenenen aurrean

Immigrazioaren Itun Soziala garatzeko eskatu dio PSE-EEk Eusko Jaurlaritzari; gainera, ahalegin handiena eskatu dio jarrera xenofoboei aurre egiteko eta etorkinen egoera hauteskunde-armatzat ez erabiltzeko.  Migratzailearen Eguna dela-eta (abenduaren 18an da), eta Batzorde Exekutiboan gai horren ardura duenez, Rafaela Romerok Urkullu lehendakariari eskatu dio ondokoari eman diezaion lehentasuna: bizikidetzaren eta Giza Eskubideen alde lan egiteari, Patxi Lopezen gobernuan egin bezala, Immigrazio Plana abian jarri baitzuen.

“Ongizateko Estatua babestu eta indartu nahi badugu, desberdintasunaren aurkako erremintarik nagusiena baita, murrizketen politiken ondoriozko interpretazio murriztaileak errefusatu behar ditugu; izan ere, krisia baliatu nahi dute eskubideak murrizteko eta prestazio batzuk kentzeko.  Zerga-iruzurrari buruz hitz egiten dutenean zenbait nazionalitate edo talde seinalatzen dituztenen aurrean, geure burua defendatu behar dugu. Zerga-iruzurrari aurre egin beharrean, erabili egiten dute bizilagunak elkarren aurka jartzeko, 50eko hamarkadako Alabama balitz moduan; boto batzuk lortzea baino ez dute helburu”, azaldu du Romerok.

Desberdintasunen aurkako borroka handia egin du PSE-EEk iraganean, baita orain ere, eta aniztasunaren alderdi guztiak errespetatuko dituen gizartea eraikitze adu helburu.

Euskadi herri anitza izan da beti, historian buruan zenbait hizkuntza, kultura izan ditugu, eta aniztasuna gure talde-identitatearen oinarrizko ezaugarria izan da.  “Aniztasunak aberasten gaitu, eta indartsuago egiten gaitu gaurko eta biharko erronkei aurre egiteko, egoera eta bizitza-estilo, identitate eta kultura aniztasunarekin errespetatsua eta barneratzailea izango den gizartea eraikitzeko gai bagara”, azaldu du.

Euskal Sozialistek azaldu bezala, migrazio-mugimenduak euskal herritarren talde-historiaren atal bat ere bada.

Emigratzeko erabakia azaltzen duen arrazoi nagusia aukera handiago baten bila joatea izan da.  Gure gizarteak ikusi du hainbat pertsonari munduko beste toki batzuetara joaten.  Eta beste batzuetan, guk hartu ditugu Euskadira etorri direnak. Gure historian gertatutakoaren bidez, ikasi ahal izan dugu orain bizi behar dugun egoerara egoki erantzuteko.

Denon artean elkarrekin bizi ahal duen eta aniztasuna kudeatzen dakien gizartea eraiki behar dugu, Giza Eskubideen Aldarrikapen Unibertsalean oinarritutako gizartea, eta Adierazpenean jasotako eskubide guztiak pertsona guztienak direla dakien gizartea.

Immigrazioa egitura-errealitate bat da, eta Euskadin bizi garen guztiok zenbait doikuntza egin behar ditugu horren aurrean, eta denok saiatu behar gara ahalegina egiten errealitate berrira egokitzeko, bai etortzen direnek, bai hemengoek. Ahalegin hori, gainera, gure gizartea hobetzeko aukera ere bada.

Eta denon artean berriz euskal gizarte pentsatzeko pizgarria da.

NBEk abenduak 18 Migratzailearen Eguna aitortuta, euskal sozialistok Nazio Batuen idazkari nagusiak gureganatu nahi ditugu:  “Migrazioak etorkinei eta herritarrei mesede egin diezaion lor dezagun.  Zor diegu ausardiaz, bizitasunaz eta ametsez gure gizartea oparoago, malguago eta anitzago bihurtzen duten milioika etorkinei"

Beste berri batzuk...

Iruzkinak