Iruzur soziala galarazteko eta behar duten guztiek laguntza jasoko dutela bermatzeko eskatu dio PSE-EEk Eusko Jaurlaritzari
Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta PPk hauteskunde-arma gisa erabili izanaren aurka bozkatuko du
Vitoria-Gasteizko alkate ohi Javier Marotok sustatu duen Herri Ekimen Legegilea izapidetzera onartzearen aurka bozkatuko du Euskal Sozialistak Legebiltzar Taldeak. Ekimen horrek, Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta lortzeko baldintzak gogortu ditu. Horrez gain, Eusko Jaurlaritzari exijitzen dio, eztabaida horrekin amaituta, aurre egin diezaiela bere eskumenen eremuan sor daitezkeen iruzur guztiei (gizarte-laguntzen inguruan zein zerga-iruzurrari dagokionez), eta behar duen inork laguntzarik gabe geldituko ez dela berma dezala.
Legebiltzarreko bozeramaileak, José Antonio Pastorrek, Herri Ekimen Legegilearen jatorria Marotok sustatutako “eztabaida xenofobo faltsua dela"; izan ere, Diru-sarrerak Bermatzeko Errentaren ahultasunaz baliatu da nazionalitate jakin batzuetako pertsonei iruzur egin dutela leporatzeko. “Proposamena izenpetu dituztenak errespetatuz, Sozialistok ez gaude ekimenaren alde. Hots, ez dugu uste Diru-sarrerak Bermatzeko Errentaren arazoa iruzurra denik eta, batez ere, ez gaude ados azpijokoak jatorriaren araberakoak direnik, proposamen arrazista argia baita”, azaldu du.
Aitzitik, Pastorrek nabarmendu du Diru-sarrerak Bermatzeko Errentaren arazo nagusia ondokoa dela: "oraindik Euskadin 65.000 familiak baino gehiagok behar dute Administrazioen laguntza euren beharrei erantzuteko behar dituzten gutxieneko diru-sarrerak bermatzeko, Gobernuek krisitik irteten ari garela azaltzen badute ere”. Gaineratu duenez, “gero eta familia gehiago behar dituzte halako laguntzak euren soldata txikiak osatzeko, eta Rajoyren lan-erreforma mugatzen ez badugu, lan-pobrezia betikotu ahalko da”.
Behar duena ezin da laguntzarik gabe gelditu
Horren harira, "Sozialistok Langabeziaren eta Pobreziaren Osoko Bilkura Monografikoan, iazko azaroan egindakoan, adostutakoa berresten dugu. Onetsitako lehen proposamenaren bidez, egungo sistema aldeztu genuen eta taldeak estigmatizatzeko erabilera partidista errefusatu genuen. Horrez gain, Eusko Jaurlaritzari legeak aurreikusitakoa garatzeko eskatu genion, iruzur egiteko aukerarik egon ez dadin eta erakunde-laguntza behar duenak laguntza jaso gabe geldi ez dadin, eta horretan ere berresten gara”, azaldu du.
Pastorrek azaldu duenaren arabera, gizarte-babeserako sistemak ezin du oztopo izan benetan behar duenak laguntzak jaso ditzaten. “Gizarte osoaren solidaritatearen jasotzaileak ezin dute kaltetu suertatu Administrazioak arin jokatzen ez duelako (behar ez diren ordainketak, komunikazio masiboak...). Errealitateei erantzun egokiak emateko behar diren bitartekoak jarri behar ditu Eusko Jaurlaritzak Lanbideren bitartez, betiere efikazia eta efizientziaren irizpideak aintzat hartuta", eskatu du.
Hori guztia dela eta, kasu faltsuren inguruko Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta aldatzearen inguruko eztabaida aldenduta, Euskal Sozialistek Eusko Jaurlaritzari eskatzen diote bere eskumeneko esparru guztietan egon daitekeen iruzurrari aurre egin diezaion, laguntzak edo edozein diru-laguntza izan, zerga-iruzurra izan, eta gizarte-laguntzak zabal ditzala egun horretarako eskubiderik ez dutenek jaso ditzaten.