Prentsa-aretoa

Berriak

Isabel Cela: "Zigorrak ezartzea hizkuntza bat edo bestea erabiltzeagatik komertzio eta enpresaren askatasunerako zapalkuntza bat da "

Eusko Jaurlaritzak mesede gutxi egiten dio euskarari inposaketaren bidez eta ez adostasunaren bitartez eragin nahi duenean

KOMUNIKATUA

Eusko Jaurlaritzak atzo onartu zuen dekretazuaren arabera, bertan enpresen kontrako zigorrak ezartzen dira, hauek ez badute bermatzen euren bezeroekiko arreta euskeraz, Isabel Celak, Gizarte Politikako eta Arloko Idazkaria, Euskadiko Alderdi Sozialistako Batzorde Betearazlean, uste du:

-Eusko Jaurlaritzak mesede gutxi egiten dio euskarari, denon ondarea dena, dekretazo bidez eragin nahi duenean, inposaketaren bidez eta ez adostasunaren bitartez.

-Isunak edo zigorrak enpresa edo negozio pribatuei ezartzea, bere bezeroak hizkuntza bat edo bestean atenditzeagatik, biak ofizialak izanik, ez dijoa euskararen alde, zentzuaren kontrakoa da eta gainera, komertzio eta enpresen askatasunaren kontrako zapalkuntza bat.


-Komertziante edo enpresari batek ez da behartuta egon behar hizkuntz ofizial bat bestearen gainetik erabiltzeko, eta gutxiago horregatik isunak jaso edo zigortua izan.

-Hirukoaren artean norbaitek uste badu honela euskara eragiten dela oker dago. Zergatik ez dute pentsatzen noizbait, euskara mindu egiten dutela inposaketaren bidez eragin nahi dutenean? Benetan ez dira ohartzen honelako ekintzak euskal gizartean arbuioa sortarazten duela?

-Euskara denona da, Euskadi elebidun baten sinisten dugulako, herritar guztien hizkuntz eskubideak errespetatuak izatea nahi dugulako, horregatik Euskal Sozialistak aurre egingo dugu inposaketa politika honi, bai arlo publikoan, bai pribatuan ere. Inposaketari ezetza emango diogu eta baietza hizketari eta adostasunari.

-Euskal Sozialistak ebitatu nahi dugu hizkuntz gerla bat. Horregatik, inposaketaren aurka gaude eta gure ustetan, hizkuntz arloan, beste gai ugarietan bezala, aurrera egiteko modu eraginkorrena da adostasunaren bidez eta errespeatuz, beti, pertsonen askatasuna.

Beste berri batzuk...

Iruzkinak