Isabel Celaák Euskal Osasun Zerbitzu Publikoko akats burokratikoak salatu ditu
"Lazgarria da gutxienez 100 oposiziogilek hutsegiteen ondorioz Osakidetzako postua galdu izana"
ISABEL CELAÁk EUSKAL OSASUN ZERBITZU PUBLIKOKO AKATS BUROKRATIKOAK SALATU DITU Isabel Celaá, PSE-EEko (PSOE) Gizarte Politikako eta Arloko Exekutibako Idazkariak uste du "egoera mingarri bat da 100 lehiakideek Osakidetzan plaza bat galtzea akats burokratikoak egon direlako". “Akats mingarri hauek, Osakidetzako Administrazioan, adierazten dute eurok esaten duten kalitateko estandareetatik oso urrun gaudela, horrek baieztatzen du osasunezko Administrazioa hobetu daitekeela”. “Berriro ere betikoak. Ez daude inolako kriteriorik”. Beraretzat, “orain dagoen gobernuak ez du proiekturik Osakidetzarako eta adibideak egunero aurkitu ditzakegu”. “Hain laister erabakitzen dute osasun zentroak istea, alkate eta erabiltzaileen haserrea piztuz eta aldi berean ziurtatzen dute beharrezkoa dela lehen harrera indartzea eta honela ospitaleen lana murriztu”. “Kritikatzen dute Euskal Sozialistak eskatzea ohe baino 100 biztanleentzako egotea Nerbioiko eskuin alderako, eta erabakitzen dute, gure eskaintza bermatuz, Urdulizen ospitale bat egitea, 160 oheekin. Zertan gabiltz?” “Dena posiblea da osasun administrazio txar honekin eta hala ezin dugu jarraitu”. “Osakidetzak ofizialki errektifikatu behar ditu bere akats burokratiko guztiak, hauek hautagaiek duten eskubidea plaza bat eskuratzeko kaltetu dutelako. Eta ofizialki egin behar du. Bere betebeharra da ebitatzea pertsonek uste izatea euren aukera bakarra dela auzitegietara abiatzea kaltea erreparatua izateko, kalteak osasun administrazio txar batek eragin bait du”, Isabel Celaák gaur goizean gehitu du.