Prentsa-aretoa

Berriak

Isabel Celaák gaitzesten ditu atzo Euskal Herriko Unibertsitatean egondako intzidenteak

“Legea aplikatu behar da unibertsitateko arloan, gizarteko beste arlo batzuetan egiten den irmotasun berdinarekin”.

"Exenplu argia da hau jakiteko herri honek dituen arazoak, eta Lehendakari eta bere Exekutiboko ardura larriena izan beharko lirateke”

   KOMUNIKATUA

   Gizarte Politika eta Arloko PSE-EE-ko Exekutibako ordezkariak, Isabel Celaá, gaur goizean gaitzetsi ditu atzo Euskal Herriko Unibertsitatean izandako gertaerak eta eskatu du “neurriak” EHU  ez izateko ohizko intzidenteen eszenatokia, abertzale erradikal taldeek protagonizatzen dituztenak.

   “Gertaera hauek ezin dira onartu berriro ere. Arduradunak ezagutu behar ditugu, Justiziaren aurrera eraman eta aplikatzea, zorrozki, ezarri behar diren zigorrak”. “Ezin da egon zigorgabetasunik modu ohizkoan unibertsitatea halako gertakizunen eszenatoki bezala erabiltzen dutenentzako. Legea aplikatu behar da, unibertsitatean beste gizarteko arlo batzuetan bezala, irmotasun berberarekin”.

   Zuzendari sozialistak lamentatu du “Euskal Herriko Unibertsitateari ematen zaio irudi txarra, intzidente eta gertakizunen toki moduen, gazte faxistak eta totalitarioen eskutik. Hau”, - esan du – “oso urrun dago unibertsitate zentru bat izan behar denaz, bere ardura dena gazteak hezitzea”. “Leioako kanpusean atzo gertaturiko intzidenteak aurka daude unibertsitateko kalitatezko heziketa batekin, herri europear eta demokratiko bat izanda”.

   “Atzo, Leioako kanpusean gertaturikoa adibide ona da jakiteko herriak dituen arazoak eta hauek izan behar lirateke Lehendakari eta bere Exekutiboaren ardura garrantzitsuena”, azkenik azpimarratu du Isabel Celaák.

Beste berri batzuk...

Iruzkinak