Prentsa-aretoa

Berriak

Itsasoko langileen lan-eskubideak babesteko konpromisoa lortu du PSE-EEk

Arrantzaleen lan-baldintzak duintzeko joan da legebiltzar-eztabaidara ETFko Itsas Ataleko presidentea

Jon Azkue, Euskal Sozialistak Taldeko legebiltzarkidea. [Argazkia: Euskal Sozialistak]
Jon Azkue, Euskal Sozialistak Taldeko legebiltzarkidea. [Argazkia: Euskal Sozialistak]

Euskal Sozialistak Legebiltzar Taldeak ostegunean aho bateko akordioa lortu du Eusko Legebiltzarrean arrantzaren esparruan negoziazio kolektiboaren alde egitearren, eta itsasoko langileen Estatutua bete dezaten lortzearren. Helburua, langileak oporrak izateko eskubidea, hilean gutxieneko soldata eta itsasontzietan zenbait lan-baldintza izan ditzaketen lortzea da.

European Transport Federation-eko (EFT) presidentea, Juan Manuel Trujillo, Eusko Legebiltzarreko osoko bilkurara joan da  mozio sozialistaren eztabaidara, alegia, eta Jon Azkuek legebiltzarkideak gogoratu du itsas sektorearen istripu-indizea beste sektoreetan baino handiagoa dela.  Nabarmendu duenez, egoera hori zuzentzearren beharrezkoa da “langileentzat lan-arauketa nuklear eta garrantzitsua egitea, prebentziorako zenbait bitarteko eta neurri jartzea, istripu gutxiago gerta daitezen, trebakuntza eta ezagutza eta lan-baldintza onak bermatzea, lan-zentro egokiak eta lan-baldintza duinak lortzea, lanean pertsona gehiago hil ez daitezen, Itsasoan gertatzen den moduan”.  Hori dela eta, ondoko proposamena egin dute, “izan ere, munduko arrantzaleen lan-duintasunetik hurbilago egongo gara Lanaren Nazioarteko Antolakundearen Tresna edo Hitzarmen baten bidez”.

Azkue, itsasoko profesionala eta Lanaren Nazioarteko Erakundearen sindikatu-ordezkaria izandakoa, 2007ko OITren Arrantza Hitzarmenaz aritu da: lehendabiziko aldiz arrantzale guztiek lan-baldintza eta bizi-baldintza duinak izateko bermea jaso zuen.  Legebiltzarkide sozialistaren ustez, aipatutako hitzarmena “arrantza-industrian mundu luze-zabalean lan egiten duten 30 milioi gizon eta emakumerentzako omenaldia da”.

Lan-babesa globalizazioaren aurrean

“Sektorea oso anitza da, esaterako, badira artisau-arrantzan ari diren zenbait enpresa txiki, eta badira industria-flota handi-handiak ere, baina Hitzarmenak globalizazioaren ondoriozko erronkei erantzuten die, nahiz eta ontzietan lan- eta bizi-baldintzak oso ezberdinak izan, eta modu ezberdinean aplikatzen diren segurtasun- eta kontrol-neurriak ere”, nabarmendu du.  Hori dela eta, Hitzarmenak arrantza-lanean aritzeko gutxieneko arau batzuk finkatu ditu (gutxieneko adina, gaitasun sanitarioa etab.), baita lanerako zenbait arau ere.  Horrek barne hartzen ditu lan-kontratua (armadorearen izena, itsasontzian duen lanpostua, soldataren zenbatekoa, kontratuaren amaiera-data, mediku-estaldura, oporrak, gizarte-segurantza) eta laneko segurtasunari eta osasunari eta lan-istripuen prebentzioari buruzko kapitulu bat; gainera, bermatuko da ontzian lan egiten dutenek trebatuta daudela arlo horri dagokionez.

Legebiltzarkide sozialistak azaldu du Hitzarmenaren helburua dela “lan- eta bizi-baldintza duinak eskaintzea itsasontzian arrantzan ari direnean; izan ere, sektorean lan-baldintzak gogorrak eta arriskutsuak dira, eta badira artisautza-arrantzan ari diren zenbait enpresa familiar eta industria-arrantzan ari direnak ere".  Itsasontzian gutxieneko lan-baldintzak ezarri behar dira, bai lan-baldintzak, bai ostaturako, elikadurarako eta segurtasunerako eta osasun-arretarako baldintzak ere.

Itsasontzia inskribatuta dagoen Estatuaren administrazioari ematen dio Hitzarmenak baldintza horiek kontrolatzeko gaitasuna, baita ontziak porturatzen diren portuko estatuari ere.  Baina eraginkorra izateko, behintzat 10 estatuk berretsi beharko dute.  Eta Espainiak oraindik ez du egin.

Hori dela eta, Azkuek berrestea premiazkoa dela esan du, "arrantzaren munduari zor diogulako, planetako ozeano guztietan arrantza egiten duten arrantzale guztiei zor diegu:  ozeanoei eurei zor diegu”.  “Euskal ontziek etorkizuna izango dute arrantzaren bideragarritasun ekonomikoan sinesteaz gain (posible bada, gure ontziolatan itsasontziak egiten) gazteek ikusten badute lanari dagokionez lan-jarduera normalizatuagoa dela", nabarmendu du legebiltzarkide sozialistak.

Beste berri batzuk...

Iruzkinak