Prentsa-aretoa

Berriak

Itzulketa masiboetarako Europar Batasunak eta Turkiak egin duten aurre-akordioa bertan behera uztea exijitu du PSE-EEk

• GKErekin, errefuxiatuen Nazio Batuen Goi Komisarioarekin eta giza eskubideen aldeko aktibistekin bat egin dute Euskal Sozialistek plana salatu eta errefusatzeko orduan

• “Ezin da interesen akordio bat egin errefuxiatuak trukatzeko txanpon gisa erabiliz”, azaldu du Rafaela Romerok

PSE errefuxiatuen itzulketa masiboen aurka
PSE errefuxiatuen itzulketa masiboen aurka

Gobernuburuak eta Europar Batasuneko buruak Turkiarekin akordio bat egiten hasi dira edozein nazionalitateko errefuxiatuak herrialde horretara deportatzeko —asiloa eskatzen duten siriarrak barne—, betiere Europar Batasunera iristen badira Turkiaren bitartez. Horren truke, Batasuneko Estatuek dagoeneko Turkian finkatu diren errefuxiatuen kopuru bera berriz kokatuko dute eta, gainera, Turkia estatuaren aldeko zenbait neurri ekonomiko eta politiko hartuko dira.

Euskal Sozialisten ustez, itun hori berretsiz gero, Europar Batasunak amaituko luke asilorako nazioarteko eskubidearekin.  “Baita Europar Batasuna berriz eraikitzeko prozesuarekin ere.  Ez dugu Europa hori ezagutzen.  Ezin da Turkiarekin interesen akordio bat egin errefuxiatuak eta etorkinak trukerako txanpon gisa erabiliz.  Onartezina da”, azaldu du Rafaela Romerok, PSE-EEko Herritarren eta Askatasun Publikoen idazkariak.

Europar Batasunak errefuxiatuen krisi humanitarioari erantzuteko egin nahi duen aurre-akordioari dagokionez, Rafaela Romero sendo erantzun du  “Bigarren Mundu Gerratik Europak izan duen krisi larrienaren aurrean, itun bat proposatu du Europak, eta itun horrek moraltasuna eza ezkutatzen du, ez du ematen legala denik eta asilo eskubidearen aurkakoa eta giza eskubideei buruz dauden zenbait nazioarteko hitzarmen aurkakoa da”, aipatu du.

Hortaz, PSE-EEk bat egin du gobernuz kanpoko erakundeen eskaerekin, errefuxiatuen Nazio Batuen Goi Komisarioarekin eta giza eskubideen aldeko aktibistekin; izan ere, Europar Batasunak eta Turkiak itzulketa masiboak egiteko egin duten aurre-akordioa salatu, errefusatu eta bertan behera uzteko eskatu dute.

Halaber, gobernuburuei eta Batasuneko agintariei eskatzen die "premiaz aurre egin diezaiotela errefuxiatuen krisiari; horretarako, giza eskubideen alde egin beharko dute, eta gizaki korridoreak sortu beharko dituzte, elkartasunez eta errespetuz hartu behar dituzte eta Europar Batasuneko kideetan asiloa izateko aukera eman behar zaie”. 

Beste berri batzuk...

Iruzkinak