Jaques Delors, Pepa Bueno, Pablo Berger, Eibar Kirol elkartea sarituko dituzte, besteak beste, 2014KO Ramón Rubial sarietan
Apirilaren 5ean Ramón Rubial sarien 8. edizioa egingo da Euskalduna Jauregian (Bilbo)

Ramón Rubial sarien 8. edizioa izango da, eta lehendabiziko aldiz ez dugu Lentxu Rubial, Fundazioko presidentea, gurekin izango. Sariek, beraren aitaren izena dute. Lentxu orain dela gutxi hil da gaixotasun luze baten ondorioz. Baina haren legatua gure artean izango dugu; izan ere, Ohorezko saria emango zaio “bizi osoan askatasunaren eta justizia sozialaren alde lan egiteagatik eta horrekiko gain hartu zuen konpromisoagatik”. Europako parlamentari Eider Gardiazabalek, Ramón Rubialen iloba eta Fundazioko presidente berriak, gaur goizean jakinarazi du, Rodolfo Ares Euskal Sozialisten Antolaketako idazkariarekin batera, zein pertsonalitatek eta entitatek jasoko duten sari publiko hori apirilaren 5ean Euskalduna Jauregian.
1985etik 1995era Europar Batzordeko presidente izan zenak, Frantziako Jaques Delorsek, Europan demokraziaren eta askatasunaren alde egiteagatiko Ramón Rubial saria jasoko du, osasunak jasotzeko aukera ematen badio.
Gainera, zortzigarren edizio honetan, zenbait entitatek, profesionalek eta pertsonalitatek hainbat arlotan egindako lana onartuko da:
- Balio sozialisten alde egiteagatiko Ramón Rubial saria: Jesús Gil
- Kulturaren Ramón Rubial saria: Pablo Berger
- Enpresa-ibilbide osoagatiko Ramón Rubial saria: Alejandro Echevarría
- Urtekok irol entitaterako Ramón Rubial saria: Barakaldoko emakumezkoen eskubaloi taldea eta Eibar Kirol Elkartea
- Elkartasun eta Lankidetzagatiko Ramón Rubial saria: Intermón Oxfam
- Komunikazioaren Ramón Rubial saria: Pepa Bueno
- Ezagutza eta ikerketa eta garapenagatiko Ramón Rubial saria: UPV-EHU
- Hil osteko Ramón Rubial ohorezko saria: Lentxu Rubial
Eider Gardiazabalek nabarmendu du sari hauek oso garrantzitsuak direla, bere aitonak, Ramón Rubialek, defendatutako balioak sustatu nahi dituztelako. Gainera, Lentxu Rubialek jarraitu zuen iaz arte balio horien alde egiten.
Jon Alberdi Basauriko artistak egingo du saridunei emango zaien eskultura. “Itsasadarreko atoiontzia" izena jarri diote eskultura horri.
Sariak apirilaren 5ean banatuko dira 12:00etan Euskaldun Jauregian. Joan nahi duenak, mesedez, apirilaren 11 baino lehen esan beharko du.