Prentsa-aretoa

Berriak

Jaśregui: “Aldez aurretiko errekurtsoak, ez du mugatzen Euskadik Estatutua berritzeko duen gaitasun autonomikoa”

“Ez dugu nahi Konstituzio Auzitegiak Herri-subiranotasun zuzena ezeztatzea”, Kataluniako estatutuaren aldaketarekin gertatu zen bezala.

Euskal Sozialisten diputatuak ondokoa esan die aldaketa hori euskal arauetan pentsatuz soilik egiten dela esaten dutenei: “etorkizunera begiratzeko, egin daitekeen estatutu-aldaketa adosteko (eta ez ezartzeko) ardurarekin”.

Argazkia: Irekia-Gobierno Vasco
Argazkia: Irekia-Gobierno Vasco

Irekia - Eusko Jaurlaritza

Arabagatik PSE-EEk duen diputatu eta Konstituzio Auzitegiko bozeramaile sozialistaren, Ramon Jaureguiren ustez, “Aldez aurretiko Errekurtsoa sartzeak, Autonomia Estatutuen Aldaketen kasuan, ez du mugatzen Euskadik Estatutua aldatzeko duen gaitasun autonomikoa”.  Jaureguik modu horretan erantzun die Eusko Jaurlaritzak eta EAJk egin dituen kritikei; izan ere, atzo izapidetzeko onartu zen errekurtso hori berreskuratzeko aukera, PSOE eta PP alderdien proposamenen bidez.  Arabar diputatuaren eta Konstituzio Auzitegiaren bozeramaile sozialistaren iritziz, “neurri hori bakar-bakarrik pentsatu da Katalunian Konstituzio Auzitegiaren epai baten ondorioz sortu den arazoa ebazteko; epaia erreferendumaren ondoren eman zen”.

Erabakia kritikatu dutenei, Ramón Jaureguik azaldu die “ez dugula nahi berriz epai batek erreferendum bat indargabetu dezala”.  Ez dugu nahi Konstituzio Auzitegiak herri-subiranotasun zuzena ezeztatzea". “Eta horretarako — esan du euskal sozialisten diputatuak— Aldez aurretiko Errekurtso finkatuko da, hots, Estatutu berria edo Estatutu-aldaketa indarrean sartzea geldiaraziko duena, betiere 6 hileko epean. Epe horretan, Konstituzio Auzitegiak epaia eman beharko du, Konstituzio-errekurtsoa aurkeztuz gero”.

Gainera, Jauregik dio “Euskadiren kasuan, ez dela zertan aplikatu behar estatu-aldaketa euskal akordio politikoaren ondorioz egin bada, kasu horretan ez da errekurtsorik jarriko”. Baina, “erreforma horren aurka errekurtsorik jartzen bada, epaia ez da erreferendumaren ostean emango, aurretik baino”.

PSE-EEko diputatuak argi utzi nahi du horregatik bakarrik aurkeztu duela Alderdi Sozialistak Ekimen Legegilea, eta Alderdi Popularrak ere alde egin duela”, eta gaineratu du “erreforma hori Euskadin pentsatzen baino ez dela egiten uste dutenei, ez direla unibertsoko erdigunea, betiko biktimismoa gainditu behar dutela eta, batez ere, etorkizunera begiratu behar dutela, egin daitekeen estatutu-erreforma arduraz adosteko, eta ez ezartzeko".

Beste berri batzuk...

Iruzkinak