Jaúregui: "Botoa garrantzitsua da eta balio bikoitza du: Europa aldatzea eta Rajoy geldiaraztea"
PSOEko zerrendan diren Euskal lau hautagaiek herritarrei esan diete “aukera” hau balia dezatela Europaren egoera aldatzeko
PSOEko 2. hautagaiak, Ramón Jaureguik, esan du PSOEri emandako botoa "oso garrantzitsua dela eta balio bikoitza duela", sozialdemokratek garatzen badute “Europar Batasuneko politikak aldatuko dituzte eta, gainera, Rajoyren gobernuaren politikak geldiaraziko dituzte”. Jaureguiren ustez, maiatzaren 25etik aurrera, europar politikak aldatu behar dira, politika ekonomikoa beste modu batez kudeatzeko, Euroa gobernatzeko arkitektura aldatzeko eta Europar Batasuneko oinarri soziala berreskuratzeko, “herritarrek ez baitute ikusi krisiari aurre egiteko nahi duten Europa”. “Eskuineko alemaniar baten politikak aldatzeko modurik onena ezkerreko beste aleman batek du”, esan du.
Europar hauteskundeetarako euskal sozialisten hautagaiek, Ramón Jaureguik, Eider Gardiazabalek, Ekain Ricok eta Maider Lainezek, hauteskunde-kanpainaren balantzea aztertu dute, eta analistek esan baino biziagoa izan dela diote.
Hauteskundeetarako bi egun falta direla, Jaureguik gogoratu du zenbait arrazoi ditugula "eskuin iraungi eta atzerakoiari ezetz esateko”, “gizartea narriatu duen politika egin duelako”, “kanpoan lehiakortasunerako arma izan duelako" eta “herria pobretu duelako".
