Prentsa-aretoa

Berriak

Jauregui, Europa aldatzeko, ezker indartsuaren eta sindikatuen arteko “aliantzaren” aldekoa da

Europar hauteskundeetarako PSOEren 2. hautagaiak, Ramón Jaureguik, esan du sindikatuek lan handia egiten dutela langileen eskubideen alde, eta ezkerraren eta sindikatuen arteko “aliantzak” indarberritzearen aldekoa dela dio; horrela bada, Europan lan- eta gizarte-eskubideak aldeztu ahal izango baitira.  “Aliantzaren bandera goratzeko unea dugu”, eskatu du.

Ramón Jaureguik, arabar Sozialisten idazkari nagusi Txarli Prietorekin batera, UGT eta CCOO sindikatuekin Gasteizen egindako topaketan hartu du parte.

Jaureguik esan du sindikatuekin adostutako “kontra-erreforma bat” abian jarri behar dela, egungo "gizartearen aurkako politika aldatzeko".  Gainera, Sindikatuen Europar Kontseiluaren konpromisoak bere gain hartu ditu Jaureguik.

Jaureguik Europar Batasunaren “oinarri soziala” aldarrikatu du, esan baitu “lan-harremanak banan-banan lantzea, lan-moduen malgutasuna edo azpikontratazioa, lan-harremanen unibertso hauskorrean sartu diren Troyako zaldien modukoak direla”.

Jaureguiren ustez, egungo egoera ez da “ustekabekoa”, gobernu zentralak herrialde lehiakorra lortzeko egin duen apustuak zenbait ondorio izan dituelako: "lan-narriadura". Izan ere, PPren lan-erreformak "kaleratzeak inoiz baino errazago jarri ditu, lan-harreman duintasuna alde batera utziz”.

Hautagai sozialistak PPren lan-erreforma kritikatu du, eta ohartarazi du gobernu zentralak beste erreforma bati ekingo diola maiatzaren 25eko hauteskundeetan ikusten badu “jendearen onarpena duela”. Hori dela eta, sindikatuekin adostutako kontra-erreforma bat egin behar dela dio, “nahi dugun Europa egiteko, eta gizartearen aurkako politika aldatzeko".

Ramón Jaúregui, Txarli Prietorekin Vitoria-Gasteizen sindikatuekin egindako topaketan. (Argazkia: Euskal Sozialistak)
Ramón Jaúregui, Txarli Prietorekin Vitoria-Gasteizen sindikatuekin egindako topaketan. (Argazkia: Euskal Sozialistak)

Beste berri batzuk...

Iruzkinak