Jaureguik dio gobernu sozialistek sustatu zutela Alderdi Popularrak hautsi nahi duen ongizateko estatua

Europar Parlamenturako euskal hautagaiak, RAMON JAUREGUIK, gaur arratsaldean Eibarren onartu du sozialistek ere zenbait neurri hartu behar izan zituztela krisiari aurre egiteko Zapatero gobernuan zela. Baina argi utzi du PSOEk “ez zen herritarren oinarrizko eskubide bakar bat ere ukitu, ezta zerbitzu publiko bakar bat ere”.
“Ongizateko estatuaren defentsari buruzko lezioak eman nahi dizkiguten horiei buruz" aritu da eta nork sortu zuen ongizateko estatua galdetu die. Jarraian erantzun du gobernu sozialistek sustatu zituztela ongizateko estatuaren oinarriak, eta PSOEko zenbait ministroren izenak aipatu ditu, esaterako, Maragall, doako hezkuntza unibertsala abian jarri zuelako, edo Ernest Lluch, espainiar guztietako doako osasun unibertsala sustatu zuelako. “Ezkerreko batzuek —Izquierda Unidari buruz ari da—, kritikatu gaituzte, eta horren alde eginez txapeldun direla ematen du”, esan du. Baina nabarmendu du sozialistek diseinatu zutela Espainian ongizateko estatua eta horren alde lan egin zutela.
Horregatik, krisia kudeatu behar izan zuenean, PSOEk ez zuen eskubiderik kendu. Ildo horretatik, Alderdi Popularraren politikak, ongizateko estatua hausteko helburu izan dituztenak, aipatu du, eta bere buruari galdetu dio nork jarri duen osasuneko baterako ordainketa, nork hautsi duen I+G+b, nork utzi duen bertan behera Espainiako lan-eredua lan-erreformaren bidez (erraz eta merke kaleratzeko aukera ematen du).
“Ez, mesedez, ez konparatu haiekin. Ahalegin handian egin behar izan genituen, baina Alderdi Popularrak azken bi urteotan egindako politikaren ondorioz, eskubide ugari galdu ditugu, gizarte-babesa galdu dugu, zenbait oinarrizko zerbitzu publiko kendu dizkigute, lan-baldintzak okertu dira, soldatak izugarri merkatu dira eta, hori guztia enplegua sortzeko balitz, baina ez, orain dela bi urte eta erdi baino milioi bat langabetu gehiago daude". Beraz, PPrek egin duen kudeaketari buruz hitz egin beharko luke, eta ez utzitako herentziari buruz.
Bestalde, europar Parlamenturako euskal hautagai EIDER GARDIAZABALEK esan du helburu “zail” eta aldi berean “polita” dugula denok: Europa berreskuratzea. Horretarako, europar eta espainiar eskuina garaitu behar dugu Europa aldatu ahal izateko.
Bere buruari galdetu dio zer onura izan dituen biztanleentzat politika hilgarri horrek. “Zorra gutxitu da? Kreditu gehiago dugu? Enpresa berriak sortu dira? Eskaintza indarberritu da? Enpleguak sortu dira? Langabezia gutxitu da? Zertarako hainbeste ahalegin?”
GARDIAZABALEN ustez, ez dago zalantzarik. “Krisia arrakasta izan da, arrakasta eskuinarentzat, eta PPk aipatzen duen biziberripena, gutxi batzuen biziberripena da”, eta horren inguruan azaldu du “espekulatzaileek etekin handiak , eta bankeroek primak lortu dituztela”.
Berriz esan du eskuinak azken bost urteotan izan duen helburu bakarra “kontuak egokitzea izan dela, hersturaren bidez, murrizketen bidez, eskubideak kenduz, eta ondorioez kezkatu gabe". Gainera, politika horien atzean “beltzez jantzitako gizonak daudela, demokraziaren aurkako troika dagoela dio, eta horiek politikak erabakitzen dituztela; merkatuak dira horiek, eta merkatuek gobernuak kendu, eta teknokratak jartzen dituzte”. Bere ustez, Europan “demokraziari estatu-kolpea eman zaio", eta une honetan sozialistok "hori geldiarazi beharra dugu".
Horretarako, sozialistok Europan aldaketa sor dezakegu eta beste politika bati ekin.